Gamarte (Nafarroa Beherea)

Argizaria egurra argitzeko

Argizaria egurra argitzeko Egosi egiten zen, zintzilik ezarri eta lehortu, ondoren gelak argitzeko erabiltzen zen. Erratzaren antzeko tresna bat herabiltzen zen argizaria hedatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Egosi egiten zen, zintzilik ezarri eta lehortu, ondoren gelak argitzeko erabiltzen zen. Erratzaren antzeko tresna bat herabiltzen zen argizaria hedatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta errain dauxut zera're, etxen egiten zuxun lehengo, eztia biltzen zuxun etxean, eztia.
- Ba.
- Erlik ibiltzen zitxun, eztia egiten zuxun, eta eztia tinkatu ta ezko hura're egosarazten zuxun hurian, egosaraz eta, zaku batzutan eta dilindan ezar ta hura pasatzen zuxun, bi hariekilan untsa tinkatuz, ta gero ezko hura hurain gaiñian ezarri, txabal-txabala txukatzen zuxun, eta gero hura biltzen gintxin, eta hurtarazten eta gero bola batzutan hur txorta bat ezar ta hartan korda ttipiño batzuekilan ezartzen ta gero han eta gogortarazten. Eta gero ezko hura baliatzen ginixin ganbarak eta zolak eta denak zilatzen zitxun eta ezkoaekilan.
- Ezkoaekilan.
- Ba, eta ezkoain hedatzeko ere bazuxun makil espresa bat eta beherian eta eh badakixu izuzki giderra bezala, eta gero beherian bazuxun bi plaketa hola, eta gero plaketa baño hola zabaltzen zuxun, ezkoa hain artian sartzen, eta gero hura hola mar... hala ibiliz eta haikilan eta egiten xindien eta ezkoa hedatzen eta barnetan.
- Eta horrek baliatzen...
- Hori argitzeko bazt.... barnia garbitzeko, argitzeko.
- Ah, ados. Eta argitzeko erabitzen zinutena lino, liñu...
- Ba gero broza, gero brozaikilan egiten gintxin. Gero ankoztika're etxen egiten ginxin. "essence de térébenthine" puxiño bat eta "essence de térébenthine" erosten zuxun, eta gero etxean ezkoa hurtarazten, "essence de térébenthine"-aikilan nahasten ta haikilan ankoztikatzen. Ba!
- Hori hola argitzeko eta...
- Ba eta

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia