Gamarte (Nafarroa Beherea)

"Ventouse"-ak sendagaitzat

"Ventouse"-ak sendagaitzat <p>Ziri baten muturrean kotoia ezarri, alkolez busti, su eman eta baso batean sartzen zen. basoa bizkarrean behin eta berriz pausatuz bronkitisak sendatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ziri baten muturrean kotoia ezarri, alkolez busti, su eman eta baso batean sartzen zen. basoa bizkarrean behin eta berriz pausatuz bronkitisak sendatzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero gu haurrak ginelarik, eritzen ginelarik ez zuxun orai bezala medikurat joaiten. Ordian ezartzen zitxun "ventouse"-ak.
- Zer zen?
- "Ventouse"-a zuxun baso batzu, ordian jendia eta hauspez ezartzen zuxun eta berriz eta holako xiri baten muturrian kotoiña estekatia zuxun, hura alkoholan bustia eta gero hari suia ezartzen zintxien eta basoak, basoain barnia haikilan berotzen eta jendeen bizkarrain gaiñian finkatzen zintxien horiek.
- A bai?
- Ta hura lotzen zuxun ta xure eta larria goiti ateratzen zuxun. Ta badakixu eta ordian eta azkar eta hartia xinelarik eta gorri franko eta viola aire eta hola, ta ba ta gero hura atxikitzen xindien eta ez baitakit zonbat denbora, orai ahatzea dixit eta gero hu... gero hura kentzen xindin pollikiño airea sarraraziz kentzen xintien ta xure brontxitak eta hola pasatzen zitxun.
- Bai eh?
- Ba. Hori eta...
- Holako gauza kuriosa etxin nihoiz ere...
- Ah ez duxu behin ere intzun?

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia