Gamarte (Nafarroa Beherea)

Kataplasmak

Kataplasmak <p>"Farine de laing" delakoa uretan hanpatu eta oihal batean hedatu ondoan lepoan ezarrita, bularreko gaitzentzat ona zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Farine de laing" delakoa uretan hanpatu eta oihal batean hedatu ondoan lepoan ezarrita, bularreko gaitzentzat ona zen.

Transkripzioa

- Eta kataplasmak ere ba. Hura berriz eta "la farine de laing", eta ez baitakit eskuaraz "le laing"-endako zer erraiten ahal den. Haria, haria...
- Ilea edo?
- Ba eta "le laing" baduxu pudra bat baduxu orai eta ogian ta're ezar... ogia're egiten duxu "à la farine de laing", kabaleer ere emaiten duxu jatera hartarik.
- Ados.
- Ordian, hura're hurian egiten xindien eta lodiarazten eta gero oihal baten gañian eta hedatzen xindien eta gero batzutan eta oraino eta azkarrago izaiteko [bustarda] pudra puxka bat farmazian harrapatzen xindien eta hura ezartzen xindien papoan, ta haikilan, haikilan xure bularrak laxarazten xintien.
- Soixu.
- Ba.
- Hori ere ba.
- Eta gero ezartzen...
- Zintzurraindako, ba!
- Ba, holako gatz berorik eta baliatzen zinuten?
- Lepoan, lepoan zera eta ze egiten gindien... ordian jan... edaten ginxin franko esnia eztiaikilan.
- Ah!

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia