Gamarte (Nafarroa Beherea)

"Lessiveuse"-a-ren erabilerak

"Lessiveuse"-a-ren erabilerak <p>"Lessiveuse"-a erabiltzen zuten, arropak garbitokian garbitu aurretik zikinik handienak kentzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Lessiveuse"-a erabiltzen zuten, arropak garbitokian garbitu aurretik zikinik handienak kentzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero berriz, gure etxen aldiz, baginixin aska bat, gu xantza bagintxun gure etxen, askak bazitxun bestenaz beste batzu errekarat joaiten zitxun, aska hartan eta mihiseak eta trenpatzen gintxin, gero xabonatzen eta "lessiveuse"-ian ezartzen, ta "lessiveuse"-a hek oraiko [...] bezala zitxu, larguago ta goruago, eta gero hek bazixien erdian "arrosoir" bat, lehen zola eta zola batian bazuxun, bospasei zentimetra goroxagot [...] bat bezala, baizxin zola eta "lessiveuse"-ain zer bat artian, ta gero hak bazixin tuiu bat petik goiti, ta "arrosoir"-a kaskoan. Ta ordian han ezartzen xindien eta xuriketak xabonatuik, eta gero ezartzen xindien eta "lessive"-a, "la lessive de Saint Marc" edo gintxin usaia, haikilan ezarri.
- Ah, marka ona bada.
- Ta gero pian suia egiten, eta gero suia berotziaikilan hur hura, eta orai hurez betetzen gintxin eta gero eta xuriketa hek, bestenez eta erreko zitxun, hurez bethatzen eta gero hur hura berotziaikilan, burrustan eta gañeko "arrosoir"-etik hur berua jiten zuxun, hur erakina, hak arrozatzen zitxin xuriketak eta hura ararazten ginixin oren bat bezala egosten...
- Ba.
- Ta hori bezperan egosaraziko gintxin eta gero biharamun artio pausatzera utziko, ta biharamunian latsatuko.
- Ah, soizu, ta gero latsatzen... errekan, ez?
- Ba eta batzuk errekan, nik gure etxen bagintxin aska, han egiten ginxin eta harrien gañian zafla ta brozatu ta badakixu ta gero hur hura bera ez galtzeko hartan eta zera trenpatzen zitxun gizonen pantalon eta ator eta...
- Trenpatu deitzen duzu...
- Hurian ezarri.
- Ah, ados.
- Hurian trenpatu han zikinak eta hant zizten ta gero hek ere broza ta xuritu ta kanpoan hedatu.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia