Kontxi Belandia Lekue

Galdakao (Bizkaia) (1929)

Biografia

Bekelarre auzoan jaio zen, baina bost urte zituela Elexaldera joan ziren etxekoak eskola hurbilago izan zezaten. Ama Kortaederrakoa zuen eta aita Barakaldokoa. Ama lau seme-alaba txiki zituela alargundu zen eta Bilbon erositako arraina Galdakaon saltzean atera zuen bizimodua. Gerra Zibilean, etxetik irtenarazi eta Frantzian pasatu zituzten hiru urte errefuxiatuta. Herrira itzulera ez zen batera erraza izan; izan ere, beraien etxean beste batzuk bizi ziren ta kamara batean egon ziren bizitzen etxera bueltatu ahal izan ziren arte. Bizimodu gogorrak eraginda, Eibarren, Larrabetzun eta Dimako Indusi auzoan egon zen neskame eta umezain. Galdakaon Dinamita eta Kantabrika lantegietan ibili zen Plazakoetxeko gasolindegian beharrean hasi arte. Gasolindegian ezagutu zuen bere senarra izango zena, Bizente Bikandi. Gasolindegiko lana utzi, ezkondu eta Bizenteren etxea zen Herriko Tabernara joan zen bizitzen. Euskararen alde lan asko egindakoa da Kontxi, elkarrizketa garaian ere Berbalagun egitasmoko kidea zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
GAL-007 2012 Euskal Herriko Ahotsak
GAL-008 2012 Euskal Herriko Ahotsak
GAL-011 2012 Euskal Herriko Ahotsak
GAL-012 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia