Galdakao

Galdakao Bilboko eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal beheko bailaran. Iparraldetik, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko herriekin egiten du muga; hegoaldetik, Zaratamo eta Zeberiorekin; ekialdetik, Zornotza, Lemoa eta Bediarekin; eta, mendebaldetik, Etxebarri eta Basauriko herrriekin. Berez nekazal herria zenean industria ustiapena nagusituz joan zen XIX. mendetik. Harrobi, burdinola eta lehergailuen industriek garrantzia izan zuten. Galdakaok etengabeko demografi hazkundea izan du, 50-60 urteetan  Ibaizabal bailaran ezarritako industria ugaria dela-eta. Galdakaoko erdiguneaz, Kurtze, eta Usansolo auzoaz gain beste auzo batzuk osatzen dute herria: Aperribai, Arketa, bekea. Bengoetxe, Berezikoetxe, Elexalde, Erletxe, Olabarrieta-Txistulanda, Tximelarre, Urreta eta Zuhatzu. Inguruko beste herri handietan gertatu legez, Galdakaon ere azken hamarkadotan euskararen ezagutzak behera egin du; bereizketa zabala dago herrigunetik landa-gunera.

Irudia: Galdakakoko udaletxea.

  • Hizlariak: 15
  • Zintak: 34
  • Pasarteak: 59
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 4
  • Bideoak: 55

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia