Joseba Uribe Urtiaga
Galdakao (Bizkaia) (1930)
Biografia
Larrabetzuko Urian jaio zen arren, sei bat urte zituela etorri ziren Galdakaoko Ibarluzera. Gurasoak ere larrabetzuarrak ziren. Bost neba-arrabatatik gazteena eta seme bakarra izan zen. Galdakaoko gerra aurreko ikastola ezagutu zuen, beraien etxepean baitzegoen eta bertako ikaslea izan zen. Gerraostean, ikastolako irakaslearen klase partikularretara eta Bilboko kolegio batera joan zen perito ikasketak egin aurretik. "Acción Católica" kide legez, Andra Mari dantza-taldeko sorrera eta beraiek antzeztutako antzerkiak ere ezagutu zituen. Eguzkibegi ikastolako sorreran parte hartu zuen beste hainbat guraso eta galdakoztarrekin batera. Dinamita lantegian eta euskarazko gau-eskoletan aritu izan da beharrean. Kontxi Belandiagaz batera eman zigun lehengo Galdakaoren berri.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAL-011 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-012 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?