Jose Larrea Asua
Galdakao (Bizkaia) (1926-2020)
Biografia
Abusu auzoko ostatuan jaio zen 1926. urtean, baina 1930ean Elexaldera joan ziren bizitzera. Gurasoak ere biak ziren Elexaldekoak. Aita Dinamita lantegiko behargina zen eta han egon zen gerra sasoian ere fabrika militarizatu zutenean. Etxekoak, ostera, auzoa utzi eta Sanfuentes (Abanto-Zierbena) aldera joan ziren. Elexadeko eskola ere apurtu egin zuten eta bitartean errekisatutako batzokiko eskolara eta partikularretara joan zen. Hamasei urtegaz aitagaz batera hasi zen Dinamitan beharrean. Oso ondo ezagutzen du herriko historia eta herrigintzan ere parte hartu izan du. 1964an urte luzez zarratuta egon zen Elexaldeko eliza zabaltzea lortu zuen eta gerraosteko lehen euskal jaiak antolatu zituen, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAL-013 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-014 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?