'Garo-usaina' antzezlana buruan oraindik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garo-usaina antzezlaneko zati bat gogoan du. Antzezlanaren testuingurua azaltzen du, eta elkarrizketa buruz errezitatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:10:30
- Erref: GAB-006/051
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
-Gogoan daukezu ein zendun obran bateko pusketan bat?
-Jo, pusketak, pusketak… `Garo Usaia´ horrek, oso ona zan hori, eta bi… Klaro, ni zaharra naiz, Joanes. Ordun, ba, ia etxeko zaharra, zahartuta zan, ta beste lagun bat, Joanes horrek beste lagun bat zon Agustin izena zona. Ta gaztetan alkarrekin asko trato haundik eukitzen zuena. Baiño Agustin hori ez zan… Joanes hau… Oñatiko zean dao hau einda, Oñatiko inguruti dao, Arantzazua bittarten, Azkarraga ta, baserrik ta orduko izenak. Hor dao einda. Baiño Agustin hori bizi zan beste toki baten. Lagunak zian bik. Eta aizkora apustu bat zeon Oñatin, igande baten, ta aizkora apustu hortaa etorri zan Agustin hori, bere semekin. Semek’e nahi zon etorri aizkora apustu hortaa, aizkora apustu hortako jokalari bat Joanes, beno, nere semea zan, oñatiarra. Ta bestea ez dakit ba nungoa zan. Ta, ordun, etorri zien aizkora apustu hori ikustea, Oñatia. Ta Agustin hori edadekoa zan, bazekin nun bizi zan bere lagun hori, zaharra, Joanes, han Oñatiko baserrin baten, Zabaleta baserrie, Zabaleta izena. Harek aizkora apustua ikusteko gogoik ez zon eukiko, hango giro hure ez zitzaion zeatzen, hori hala azaltzen da obran azaltzen da hori. Harek, bestek han aizkora apustue ikusten geldittu, eta Zabaleta baserria jun zan Joanes horri bixitatzea. Ta bik han topo eitten due, ta elkarrizketa hure da ona, earra, oso. Han bik alkartzen die.
-Gogon daukezu?
-Bai.
-Nola zan?
-Gogon dauket. Han bik alkartzen die. Eta, jun da hautza, bere Joanes horren baserrira Agustin hori, ta atea jo dio, ta han zabalduko zon, zeatik bestek gaiñantzeko etxeko gehienak aizkora apustua junda, zeati bere semea baizan jokatzen zona aizkora apustua. Bestea kanpokoa zan, baiño, hola. Eta esaten dio Agustin horrek, junda: “Egunon”, esaten dio. Ta bestek, “egunon”, atzea kontestatzen dio. “Ez al nazu ezautzen?”, Agustinek esaten dio. “Ez”, ez zon ezautzen Joanesek Agustin. “Oain dala hogeita hamar urte alkarrekin jan genduan arrautzaopilla Urkiolan”, esan zion. “Baleike”, esaten dio bestek, “baleike”, baiño ez zan konturatzen. “Bai, bai. Eta gaiñea, esango dizut, Bergarako azokan saldu ziazun esne-behi eder bat”. “Aaaaa”, ordun akordatzen da, “bai, zu Agustin zea!”, esaten dio. “Bai”. “Elgetan jaioa”. “Bai, Elgetan jaioa, baiño igarotako –ez dakit zenbat urte esaten dion— Arriolan bizi naizena”, esaten dio. “Aspaldiko Agustin”, esaten dio ordun, “urteak dira ikusi ez gerala ta”. “Esan det hogeita hamar”. Hogeita hamar urte arrautza-opilla jan zuela Urkiolan. “Geroztik ez al gea iñun ikusi?”, bestek galdetzen dio. “Ez, geroztik nik ez zaittut iñun begiz ikusi. Lehenago bai, lehenago sarri ikusi ohi giñan”. Ta bestek esaten dio ordun: “Bai hoixe, bai hoixe. Zuk eta nik, Azurtzako Melitonek eta Irigoiengo Kaxparrek, alkar billatzen bagendekian”, esaten dio. “Bai. Zer egin zuen gizon haek?”. “Hil zian”, esaten dio ordun bestek; “hil ziran. Bai, baita Zezeagako Toribio eta Eguzkitzako Txomin ere”. Bestek esaten dio ordun, Joanesek esaten dio ordun: “Gizon zintzoak, gizon leialak”. Eta bestek esaten dio: “Bai, gaurko egunean gutxi bezelakoak”. Eta Joanesek esaten dio: “Gaurkoak ere, gaurkoak ere, gure ondorengoak dira”, esaten dio. Ta Agustinek esaten dio: “Bai, gure ondorengoak, baina gugandik etenak. Adarrak, adar igarrak dirudite”. Eta… dios, nola zan. “Gugandik etenak, zugaitzetatik ebakitako adarrak dirudite. Adar igarrak. Galeran dijoatz euskaldunak, eta bazter hauek berak ere galeran dijoatzela derizkiot”. Hori esaten dio Agustinek Joanesi, “galeran dijoatzela derizkiot”. “Aramaionara ezkonduta daukatan seme batek ekarri nau. Aizkora apustura etorri da. Ez al da zure semea hemengo jokalaria?”, galdetzen dio Joanesi, ta bestek esaten dio ordun: “Bai, nigandik etendako adar bat”. Ta ordun esaten dio, Agustinek ematen dion esplikazioa: “Bai, jende asko bildu da hor herrian, bata dala, bestea dala. Ezagun asko ikusi det, baiño alkarrentzako oso hitz hotzak izan ditugu, ta ez det gogorik izan han gelditzeko, eta baztar hauek ikusiaz, zuri bixita bat egitera etorri naiz”. “Eskerrik asko”, esaten dio, “eskerrik asko, Agustin, eskerrik asko”. “Horra ba”, esaten dio ordun Joanesek, “horra ba. Neroni ere zerbait gogoratzen ari nitzan. Eta zure iritziak nere iritziaren atal bat dirudi. Gu zaharrak gera, Agustin, nahigabetuak gaude. Ta bihotz nahigabetuak hitz garratzegiak ohi ditu. Gure gaztetako egun alaiak joan zitzaizkigun, eta egun haientzat gordetzen degu oraindik geure arimetako maitetasuna. Nork daki gure ustea ziurra dan ala ez?”, esaten dio, besteak esaten dio: “Neuk dakit, eta zeuk ere jakin behar zenduke. Oraingo Euskal Herria eta nere umetakoa ez dira berdiñak. Ordukoa hobea zan”, esaten dio. Bestek esaten dio: “Oraingo eguzkia ta nere umetakoa berdiña ziran. Orduko lorea eta oraingoa berdiñak, baiño gaurko liliari ez diot usairik hartzen. Gaurko eguzkiak ezin poztu nau, lurraldeak itsusiak daudela derizkiot. Gu gaude alperrik galduak, Agustin, gu!”. Bestek ordun esaten dio: “Joanes, ez zera nere oihartzuna, edo ni txurikatzeagatik, zure iritziaren atalen bat barruan gordetzen didazu. Badakit gure zentzuak galduak ditugula, baiñan ez gure arimak. Aitortzen det lehengoak dirala eguzkia, loreak eta lurraldeak, baiño ezingo dezu ukatu hau ez dala lehengo Euskal Herria. Lehen, euskal usaia, garo usaia nabaritzen zan edonun. Gaur, mendietako egurats garbia ere kiratsak ez ote digu jo?”, esaten dio. Bestek esaten dio: “Bai ote?”. Ta, makillea dauke eskutan, ta “makilla hau eskutan daukadan bezela”. Ta bestek esaten dio ordun: “Ta zeiñek kirastu du?”. “Zeiñek? Danak eta danok”, ematen dio han esplikazio bat, hori ez dauket gogon zein dan. “Danak eta danok. Zu pekataria esaten badakit, baiña ni pekataria ez naiz oraindik ahaztu”. Ta ordun, esaten dio: “Edarki mintzatu zera, Agustin, ederki. Goazen barrura –hoi eszenarioti—, goazen barrura. Pipakada bana erreaz ta tragotxo bat hartuaz, gauza hauek hobetogo argitaratu ditzagun”. Hoi zan pasarte bat, osoa. Ikaragarrizko txalok jo zien ordun. Oso ona da hori.
-Txalo jotzekoa da oaindikan´e burun eukitzea hoi dana.
-Hoi dana burun dauket. Gehiao’re banittun. Oso, ikaragarriko lana euki non nik hor, e!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!