Mutila etxera laguntzen baino nahiago linterna eta makila
Gabiriara joaten ziren erromeriara igande arratsaldetan. Bueltatzerako, ilun egoten zen eta farola batekin argi eginez itzultzen ziren etxera. Horrekin lotutako pasadizo bat kontatzen du.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: GAB-004/036
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eusebia, Gabiria erromeria juten ziñeten ordun. Noiz eitten zan erromeria, atsalden?
- Bai, atsalden. Ta geo gauen illunpetan, farolakin. Jai baten bagatoz, ta gentotzen, bi, lau, sei neska. Gu bi ahizpa, geo beste baserrikoa ta bestekoa. Ta esan nien: “Farola hau baiño, linterna haundi batek hobetogo argi eingo liuken ba e. Askoz hobe den makilla fuerte bat ta argi bat ona zenbait motil txakal ondon baiño”. Hori hitzein non, ta nun pasatzen zaiun gizon bat. Jo gendun garraxi bat. Gizona pasau zikun. Ta esan nien: “Zein gendunan hori? Madre mia. Sálvame Dios”, esan nien holaxe. “Hau Euxebi —eitten zien—, hauxe Euxebi! Hau daillen lekun ez zeon behintzat tristuraik”. Ta hala, segi!
- Gauez bildurre're pasauko zenduen, etxea biden.
- Bai. Nei bildur haundie ematen zian. Bakarrik baldin baneon ez nitzen juten. Zeatio basa bide asko etorri behar zan ta.
- Ez zendun mutillik izaten etxea launtzeko?
- Ez. Nada. Mejor no.
- Neska launtzak eingo zittuen ba mutillek?
- Bai, eitten zuen. Baiño zenbaittekin ez zeon fiatzeik. “Si vas en grupo, sí”. Baiño... ez. Ni oso bildurtie izan nitzen.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!