Gabiria (Gipuzkoa)

Gerra hasi zenean, izara zuri bat leihoan

Gerra hasi zenean, izara zuri bat leihoan <p>Gerra hasi eta tropak etxe ondotik pasa zirenean, izara zuri bat jarri zuten leihotik zintzilika. Errekete bati etxe hartan gizonezkorik ez zegoela esan behar izan zion. Gazte guztiak Gabiriako batzokian elkartuarazi omen zituen alkateak. 18 mutil gabiriar hil ziren gerratean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi eta tropak etxe ondotik pasa zirenean, izara zuri bat jarri zuten leihotik zintzilika. Errekete bati etxe hartan gizonezkorik ez zegoela esan behar izan zion. Gazte guztiak Gabiriako batzokian elkartuarazi omen zituen alkateak. 18 mutil gabiriar hil ziren gerratean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nola akordatzen zea gerra hasi zaneko harekin? Gabiritikan pasa zien tropak?
- Bai, geure bista-bistan. Etxen bista-bistan. Eta gure aitte zanak esan zian: “jarri hesolen puntan” —hesolak eukitzen giñutzen baatzan ibiltzeko, bainantzako ta¬. Ta jarri non izara zuri bat txintxilika, leihotio. “Yo quería paz, yo no quería guerra”. Etxekoanen zeren lau mutil, zortzi urtekoa ttikie. Ama nearrez txikitzen gure etxen. Jun zikun rekete bat, eta esan nion: “aquí no hay nadie, de aquí ya se han marchado todos”. “¿Y a dónde han ido?”. “No se sabe. No sabemos nada. Pero no creo que estarán en el pueblo”. “No, en el pueblo no hay nadie”. “Pues no sabemos nada. Aquí no hay más que hijas, y ahí ese chaval”. Hure're pasau gendun. Aquello también ya pasamos.
- Ze akordu daukezu? Zuen etxe ingurutik pasau zien?
- Bai, hantxe goien ikusten zien, “con sus caballos”. Uuu! Ze bildurre ematen zon.
- Tiroik o bonbaik o entzun zenduen?
- Ez, ez, tiroik eta ezer ez. Klaro, no había nadie. Ez zeon kontrarioik.
- Herriko jendek ihes ein zon?
- Bai. Hemezortzi motil hil zien Gabirin.
- A bai? Nola pasau zan hori?
- Fueron hasta eso, hor nun harrapatzen zittuen? “Como era ese pueblo...”, Gernikati aurrea? “En Laredo, en Laredo les pillaron”. Baiño esanda zeuzken alkatek “que no les hicieran nada”. Beak zauken kulpea ta. Herriko motil danak Batzokia ingurau zittun, ta gero “se escapa él a Ormaiztegi, donde ellos”.
- Gabirin Batzokie bazan?
- Bai, oaiñ'e han eongo da. Dotorea gaiñea.
- Ikusten zan, mugimendue bazeon? Batzokin ingurun jende asko biltzen zan?
- Bai, “todos los jóvenes”. Gazte danak, gazte danak.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia