Gabiria (Gipuzkoa)

"Bost errealdik behera, ez!"

"Bost errealdik behera, ez!" <p>Inork ikusteko beldurrez, errekan ez ziren bainatzen. "Karrileroak" egoten ziren inguruan eta baserritarrak izateagatik burla egiten omen zieten. Haiekin gertatutako anekdota kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inork ikusteko beldurrez, errekan ez ziren bainatzen. "Karrileroak" egoten ziren inguruan eta baserritarrak izateagatik burla egiten omen zieten. Haiekin gertatutako anekdota kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erreka etxeti gertu zeukezuen. Ta bañuk hartzea juten ziñeten erreka? Bañatzen ziñeten?
- Ez, ez, ez. Errekan ez. Iñok ikusita're.
- Zer ba? Zer zan pekatu iñok ikustea?
- Han karrillerok asko ibiltzen zien. Eun baten, belarrakin netorren, aston, ta esan zian, lanen ai zienak: “oye, casera, ¿qué hora es?”. Y le digo: “bost errealdi behera ez! Atzo're arrautzea ein zuan ta gaur'e moko-mokoan dauka!”. Ta esan zion launek: “mira, si te hubieras callado, no hubieras oído”.
- Parre eitten zizuen, baserritarrak ziñetelako?
- Bai, burla, burla. Desgraciados. Beak gosek akatzen igual eongo zien. Bai, burla.
- Makiña bat aittu beharreko izango zittuzuen.
- Bai, asko, asko. Burloso jendea're asko zeon.
- Eskolan'e baserritarrak izango ziñeten danak.
- Bai, danak, danak.
- Kaletarrik ez zan jungo zuen eskola.
- Ez, ez. Danak basarritarrak, danak basarritarrak, bai.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia