Jende asko elkartzen zen taloak egiteko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txorizoa, gazta... jendeak eskatutakoa jartzen zuten taloan. Jende asko egoten zen lanean: taloak egiten, jakiak prestatzen, kobratzen, etab. Herriko jaietan nahiz inguruko herrietan ibiltzen ziren, baina Eusebia bera Legazpin bakarrik aritzen zen. Lan neketsua zen oso. Gaur egun, eurei ikasitako talde batek jarraitzen du herriz herri.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: GAB-004/022
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
Transkripzioa
- Aukera ematen ziozuen jendei txoixokin jan, o hirugiharrekin jan... o zuek jartzen zenduen?
- Ez, ez, eak eskatzen zuen zeekin nahi zuen. Zeati eoten zan txistorra, queso, eta geo beste zea eoten zan. Hortako beste bat eoten zan aparte, haak preparatzen. “Aquella se interesaba de la gente”. Geo beste batzuk entradak ematen, kobratzen... Asko eoten giñen, asko. Danantzako lana.
- Edarie're jartzen zenduen?
- Ez, edariik ez. Solo talo. Zeatio edarikin, mucho jaleo era.
- Permison bat eskatu behar izaten zenduen, puestoa jartzeko?
- Ez, guk esaten gendun: “bialtzen bagaittue, ba alde eingo deu”.
- Noiz aitzen ziñeten, festatan?
- Bai.
- Eta festatatik kanpoa, beste herrin baten o ibili ziñeten?
- Ni neu ez, baiño gure koiñata ta bai. Kilometrokon, Zumarran, Bergaran... Baiño ni juten banitzen gizona bakarrik uzten non, ta pena ematen zian. Eta esan nion “ez”. Zeati hemen eitten gendun “de seis a nueve y media”. Ta uzten nion afarie pronto, ta beak afaldu eitten zon, ikulluko lanak eindakon. Baiño kanpoa jun ezkeo, eun guzin bakarrik, eta esan nien: “ez, ni kanpoa abitzea ez noa”. Gaiñea asko nekatzen zan. Hau hola, hurrengo eunen muittu ezinda.
- Zenbat urten segi zendun talo eittei?
- Ni urte askon, askon, askon segi non. Bai.
- Gero beste talden bat sortu zan zuen atzeti?
- Bai, ta oain harek seitzen do. Donostiraiño juten die.
- Zuek eakutsi ziozuen hairi?
- Bai. Santo Tomasetan'e, oaiñ'e juten die. Oaiñ'e seitzen due. Zea´re bai, Mirandaola're juten dia, “cuando hay algún evento”, rezibimentu bat datorrenen eo.
- Kilo bat iriñekin zenbat eitten zittuzuen?
- Hoixe da sekulan...
- Hamasei-hamazazpi bat nao ni aittuta.
- Ez gendun sekula kontuik eaman horrekin. Ez. Zeatio zaku haundi baten eamaten gendun iriñe. Iriñe Lazkaotik ekartzen gendun. Ni eon nitzen bittarten Gabiriti, lehen esan dizuan leku hortatio, komentu ondo hortatio. Oso irin edarra eitten zon, oso ona. Ta gaiñea esaten nion: “Herrin talok eitteko dek e! así que te voy a dar fama. Famea eman behar diat”.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!