Gabiria (Gipuzkoa)

Legazpin egindako taloen arrakasta

Legazpin egindako taloen arrakasta <p>Amari gosaria ohera eraman ostean, baserriko lanetan jarduten zuen. Diru apur bat irabazteko, Legazpin ere taloak erretzen jardundakoa da. Arrakasta itzela izan zuten baina ateratako keak alkatearen haserrea eragingo zuelakoaren beldur izan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amari gosaria ohera eraman ostean, baserriko lanetan jarduten zuen. Diru apur bat irabazteko, Legazpin ere taloak erretzen jardundakoa da. Arrakasta itzela izan zuten baina ateratako keak alkatearen haserrea eragingo zuelakoaren beldur izan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbatero eitten zittuzuen talok, eunero?
- Bai, goizero. Nere lana hue izaten zan. Levantarme, amai kafea eaman ohira. Harek goizen kafea hartzen zon.
- Eta amai eamaten ziozun ohera?
- Bai, kafea. Ez zon harek taloik jaten, ez zikon ondo asentatzen. Demasiado pesao o. Baiño aittei bai. Ta guk, aittek eta biok gosaldu, ta geo yo ya empezaba mi trabajo.
- Ama zer zeon, gaixoik?
- Gaixo ez, baiño haizek-eta eukitzen zittun ta.
- Eamaten ziozun ohera, kafea.
- Bai.
- Ze ordutan jaikitzen ziñen?
- Zazpitan.
- Eta lehenengo lana talok eittea.
- Amai kafea eaman eta talok eittea. Aitte juten zan karrillea, eta ni nere lanak eittea.
- Zenbat talo eitten zittuzun eunen?
- Ba, aittek jaten zittun hiru-bat, ta nik bat. Lau. “No era mucho. Enseguida hacía”. Ohittuta neon gaiñea ta.
- Eta sekula ibili ziñen talok eitten etxeti kanpoa?
- Bai, Legazpin.
- Zer zittuzun, lagunen batzuk talo eitten aitzen zienak?
- Bai, urte askon. Etorri zitan hemen beheko baserrikoa. Esan zian: “Ba al dakizu ze ittea natorren?”. “Ze ittea?”. “Talo erretzea jun behar deu kalea”. Eta esan nion: “Santa Barbara bendita. Lotsau eitten naiz”, esan nion. “Ez da lotsaik behar hemen. Zeatio dirue behar deu”, ez dakitt zeitteko, ta halako ta. “Bueno”, esan nion, nere bi koiñatak bizi die, gizon zanan arrebak, hor, Telleriarten bizi die, bat goien ta bestea behan. Ta goikoi esan nion: “Hau ta hau esan dit Maiterek, jungo gea?”. Maitere horren koiñata're bai. “Bueno, prueba eingo deu. Bialtzen bagaittue, ba etorri eingo gea. Como antes”, esan zian. Ta hala ba, goazen. Euki gendun exito bat!
- Nun ein zittuzuen talok?
- Kalen. Farmazie, de Lorenzo. Haretxen aurrekalden. Baiño pasatzen zikun, oain eamaten due butanoa, oain butanokin berotzen due un esto, txapa bat eamaten due. Baiño guk, ordun, lehenbiziko aldie nola gendun, ba, butanokin.
- Hemendik eaman zenduen butanoa, zeok?
- Bai. Eta, egurrekin. Egurrek etatzen zon ke haundie. Nik esaten non: “Ene! Gaur etorriko zaiu alkatea, ta sartuko gaittue kartzelan”.
- Kegatik.
- Han halako jaleoa gendukelako. Nik esaten non: “Hau da bildurre, beharrago genduke etxea aldeingo bagenduke”. “Keba! Honea ez dator alkateik”. Hala ein gendun. Baiño exitoa? Ezin burutu, talokin.
- Etxetik eaman zenduen butanoa? Nun eaman zittuzuen trastek?
- Autumobillen.
- Ze urtetan izan zan hoi? Zenbat urte zittuzun zuk hoi ein zanen?
- Nik ordun eukiko nittun, zenbait urte eukiko nittun ba nik ordun? “Me casé con veintiocho”. Ez dakit ba zenbait urte eukiko nittun. “No sé, no sé”.
- Gaztea, behintzat.
- Bai, gaztea. Arten gaztea.
- Festan bat zan, egun hartan?
- Ez. ez dakit, zeoze bazan. Maitere hori danakin enteratzen zan.
- Ez al zan Santikutz?
- Santikutz Txiki? “No sé, no sé lo que era”. Guk behintzat ein gendun.
- Zuek biok bakarrik aittu ziñeten hori eitten?
- Lau, lau. Nere koiñata, geo Maitere hori, bean koiñata ta ni. Lau. Lau emakuma. Fuego, fuego e! Aurpegik'e ez gendun jasotzen.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia