Baserriko lanetan gogor aritutakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ahizparekin behien azpiak ateratzen ere ibilitakoa da nahiz eta gizonezkoen lana kontsideratu. Ezkondu zenean ere, senarra fabrikara joaten zen eta berak egin behar izaten zituen baserriko lanak.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: GAB-004/016
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Ta gustora. Esaten nion ahizpai: “Azpik etaa beharren zeren ba e! Guk azpik etako bagiñutz, gure aittek hartuko liken poza”. “Ba, etaa igual eingo zittunau”. Esan nion: “Beno, nik arrimauko diñat honea —hure fuertegoa nola zan, zaharragoa zan ta—, eta hik bota atzea”. Halaxe, azpik etaatzen giñutzen. Ta gure aitte, seittun antz ematen zion, parrez hasten zikun. “Umore onakin zatoz?”. Ta “Bai, ikullun umore ona dau”. Harek'e gustoa hartu, hura're karrillen nekauta etortzen zan.
- Lanen ordun goor aitzen ziñeten.
- Eneee! Guk ez gendun ezkonduta perezaik izan.
- Ordun gizonezkon lanak izango zien hoik.
- Bai, baiño gizonik ez zan etxen eoten ta.
- Zuek etxeko lanak eta baserriko lanak, garbiketa lanak eta ikullukok eta danak.
- Bai. Eta gero're, ezkondu nitzenen'e, gizona fabrika jun behar izaten zon, zeati hemen ez zeon bizitzeik, eta hemen geatzen giñen aitte ta biok. Koiñata bazeon, baiño geo koiñata ezkondu zan. Oain difeentzi earren bizi da hure. Oaiñ'e kafea hartzen eongo die plazan, menuda tertulia.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!