Gabiria (Gipuzkoa)

Ahizparekin segan

Ahizparekin segan <p>Aitak eta anaiak kanpoan lan egiten zutenez, andrazkoek egin behar izaten zuten segan. Ahizparekin aritzen zen segan. Apaizak ere harrituta begiratzen omen zien. Belar eta garo hura behien azpiak egiteko etxera eramaten zuten gurdiz. Segak pikatzea gizonezkoen lana omen zen eta aitak egiten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak eta anaiak kanpoan lan egiten zutenez, andrazkoek egin behar izaten zuten segan. Ahizparekin aritzen zen segan. Apaizak ere harrituta begiratzen omen zien. Belar eta garo hura behien azpiak egiteko etxera eramaten zuten gurdiz. Segak pikatzea gizonezkoen lana omen zen eta aitak egiten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Segan eitten zendun?
- Bai, gizon batek bezelaxe.
- Nolakok zien orduko segak?
- Oain bezelakok. Garo saille izaten zan txikigoa. Juten nitzen, eon nitzen tenporada baten presidenta de la congregación, eta bi ahizpak ai giñen segan. Klaro, anaiek fabrikan lan eitten zon, aittek karrillen, ba emakumak ein behar. Eta, esaten emen zion, neskei; “osea, tenía sirvienta, yo no sé qué sería, o prima, o criada o lo demás”. La cosa es, beakin bizi zala, eta esaten emen zion: “ikusi ez banu, ez nun sinistuko hau'e. Ez nun sinistuko. Neska hok balio due e!”. Eta eon emen zien, neskea ta bik, guri beida, segan nola eitten gendun. Esaten emen zuen: “Increible. Nik, ikusten ez baet, ez nun sinistuko”. Geo tokatu zan berriz'e altarea jaztea jutea, eta esan zian: “fuerte zare e!”. Esan nion: “zer bada?”. “Fuerte. Lehengon segan ikusi ziñuztan”. “Ta kasoik eiñ ez?”. “Bai, berriketatako gogoa zenduken. Fuerte ai ziñeten!”. Gu saille ebaitzeko, gere saille hartuta.

- Segan zenbat lagun aitzen ziñeten?
- Ahizpa ta biok.
- Han'e sekretoa beharko zun ba, ondo ebakitzeko?
- Ez, zulo-mulok'e earrak bazeren. Baiño haak, bueno, pixkat erremindu eo ez dakit ze eitten gendun.
- Ta belar hue nun pillatzen zenduen o ze eitten zenduen?
- Hure etxea, azpittako. Behien ohiak eitteko.
- Nun eamaten zenduen?
- Gurdin. Behie lotuta, gurdin.
-Garotan'e aitzen ziñeten, ordun?
- Bai, enee! Gero labe sue're etxen eitten gendun.
- Garotan ta belarretan berdin eitten zan?
- Bai, gurdikin. Belarra're, oain askoz xamurrago da, enpaketatzen makiñak, ebaitzen makiñak. Baiño ordun dana segaz, dana eskuz.
- Segea pikatzen jakingo zendun ordun?
- Ez, hori aittek eitten zon. Hortan ez non ikixi. “Era más cosa de hombre”.
- Aittek jartzen zizuen ordun?
- Aittek jartzen ziun.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia