Etxean egindako koltxoiak
Koltxoiak etxean nola egiten zituzten kontatzen du. Eitzatik (Zumarragako auzoa) ekartzen zuten artilea eta orratz handi batekin josten ziren.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: GAB-004/013
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura
Transkripzioa
- Urdun eitten zan, oain ez nuke bela loik eingo nik halakon. Ordun eitten zien koltxoiak'e etxen. Koltxoiak, hola, hari batzuk, behin josita. Ni oain koskorrakin ez nuke loik eingo.
- Nola eitten zittuzuen? Ze sartzen ziozuen koltxoiai?
- Lanea, ardi illea.
- Eta ardi ille hoi nun sartzen zenduen?
- Eitzan zeon trapero bat, eta harek saltzen zon. Baiño, hala behar zalakon, baiño oain ez.
- Eta nun sartzen zenduen? Fundan bat zeukezuen?
- Bai, bai. Koltxon azala. Eta koltxon azalen zeuzken, hola, "así, tenía cuatro agujeros en cada eso". Handi holako orratz haundi batekin josi, ta lotu fuerte, ta arre! "Hasta el año".
- Gero astindu ein behar izaten zenduen hue, ezta?
- Hure, buelta eman behar izaten zikon hari're. Buelta eman ta hola, eskukin harrotu.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!