Gabiria (Gipuzkoa)

Lixiba nola egiten zuten

Lixiba nola egiten zuten <p>Lixiba egiteaz ari da. Etxean egindako xaboia erabiltzen zuten. Arropa zuria eta koloretakoa aparte jotzen zutela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lixiba egiteaz ari da. Etxean egindako xaboia erabiltzen zuten. Arropa zuria eta koloretakoa aparte jotzen zutela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jartzen giñutzen bi barrika. Ordun, ba, erropea, hartu aston, dana eskun einda e! Eta beheko kamiñoko erreka.
- Ze izen zun erreka harek?
- Guk Santa Lutziko errekea esaten giñun.
- Aston erropak hartzen zittuzuen eta hauntza juten ziñeten?
- Bai, erropea aklaratzea.
-Gertun zeon erreka hori etxeti?
- Ez zeon hain gertun, baiño astokin, zenbait esango dizut ba nik? Hogei miñutu? Baiño, behientzako euki behar zan garbi, eta erropea jotzea, hautza.
- Erropak eamaten zittuzuen hauntza, errekaa, eta han nola garbitzen zittuzuen?
- Han jo eitten giñutzen. Banku baten, bankue eoten zan. Beste bezinenak o izango zien. Bankun jo, ta geo aston.
- Jaboiik o eamaten zenduen?
- Etxen eitten gendun hori. Etxen egosi eitten gendun. Lastoa jarri, garin lastoa, eta sutako hautsekin botatzen giñun agua templada, poliki-poliki-poliki, eta egosten gendun erropea.
-Nun eitten zenduen hori?
- Hori beheko sutan, sukalden.
- Baiño ontzin baten jartzen zenduen?
- Bai, tiña haundi baten, erropea. Tiñea, hemen'e badau, ganbaran.
- Nola deitzen ziozuen? Lixiba?
- Lixibea, bai. Ta gero ixikitzen gendun, ze esango dizut ba? Ohi dananak, bost-sei ohi.
- Nun exekitzen zenduen erropa?
- Han, gure etxetik aurreago, karrill aldea. Oso leku edarra genduken, erropantzako.
- Ze eukitzen zenduen, sokan bat lotuta?
- Bai, alanbrea. Alanbrea buelta guzin. Hantxe txintxilika.
- Erropak txurik eta koloretakok?
- Zurie. Kolorezkoa aparte hartzen gendun. Kolorezkoa jotzeko, etxe atzen ein ziun aittek beste potzu bat, eta hure aparte hartzen gendun. “Lo blanco sólo abajo”.
- Izarak eta holako gauzak?
- Bai. Zuri-zuri-zuri irtetzen zon. Lejiaik eta ezer ez. Erropa zeantzako, igual ebaliko gendun, menudontzako, lejia pixkan bat. Baiño “para bragas y así, sólo”.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia