Gabiria (Gipuzkoa)

Hainbat kontu

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hainbat konturi buruz hitz egiten dute: "Camino Reala", Atagoitiko baserria, inguruko baserriak eta etxeak...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noiz sortu zen Atagoitiko baserria?
- E? Noiz eindakoa dan?
- Bai.
- Hori nere aittonak’e hola ezautu zola ta nere aittonan aittonak’e baitta. Jainkok, Jaungoikok jakin noiz eindakoa dan.
- Nork sortu zuen?
- E?
- Nork sortu zuen?
- Noiz?
- Nork!
- Nork hartu zuen?
- Nork sortu zuen!
- Ez dakiat, ba, nik zeiñek.
- Zenbat pertsona bizi dira?
- Hemen personak hemen ba… hemen ba… hemen batzutan asko eta beste batzutan oso gutxi.
- Noiztik bizi zareten hemen?
- Ni beti hemen.
- Zeintzuk dira inguruko baserriak?
- Hemen gertuenekoa bat Irazola baxerrie, ta hemen daona hau, beste txalet hori, hoi gaiñea.
- Ze zatitan dago Atagoiti: Legazpin edo Gabirin?
- Gabirin.
- Motxorra eta Atagoiti bitarteko errepidea zergatik deitzen da “Camino” reala?
- Hori, hori nik esan ezin daikeana; ni mutikua nitzeneti holaxe ezautu nola ta holaxe aittu nola ta nik ez dakiala nundi etortzen dan hori, Kamiñu Real izen hori.
- Zenbat kilometro ditu?
- Honek? Motxorroti hasitta Gabiriko kruzea nik ez dakit, ba, beatzi
bat o zemaitt eongo dien.

Egilea(k): Aitor Gurrutxaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia