Gabiria (Gipuzkoa)

'Lazkao Txiki'rekin bertsotan Lazkaon

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztetan bertsolaritzarako zaletasun handia zuen. Hogei urte inguru zituela Lazkao Txikirekin Lazkaora bertsotara joateko deia ere egin zioten. Hastea kostatzen zitzaion izugarri, lotsatu egiten baitzen, baina gero nahiko txukun moldatzen zen. Ehiza ere gogoko zuen baina ezkondu ondoren lan ugari izan du eta baztertu egin behar izan zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta bestelako afizioik? Pelota eo.
- Pelotan ez, ez afizioik, eta balio’re ez asko. Gaztetan, pelotako, ez, afizioik… Gaztetan bertsotan, pixkat. Bertsotan bai. Aztiria ta juten giñenen, gaztetan, hogei bat urte eo inguru hortan, bi aldiz abixau zien nei Lazkaotik, Lazkao Txikikin batea bertsota juteko. Bai. Lazkaokok, gure zerbait pariente eitten zana, bat Beasaiñen maixu zeon, herriko maixu, ta harrek bi aldiz abixau zian. Lazkao Txikik’e poliki eitten zola, ta esan zioela nik bertsotan oso poliki eitten nola ta, San Prudentziota juteko. Nei bertsotan hastea kostatzen zat izugarri, behin hasi ezkio, behin lotsa hori bota ezkio, geo kitto. Baiño hasi ezin, iñola’re. Herrin’e bai, plazan ta iñoiz, hola, baiño ezin hasi. Ta geo kitto. Behin ezkondu nitzenen… Ehizeako nik afizio pixkat, ta ehize ta bertsok, ezkondu nitzenen kitto. Lana, lana besteik ez. Dana lana.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia