Oiarbiden jaioa, Ezkion; bikia hil zitzaion
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkion jaio zen, Oiarbide baserrian. Ezkio eta Itsaso ez zeuden artean elkartuta. Aita oñatiarra zuen, ama Gabiriakoa; haiek ere baserritarrak. Jaiotetxea nolakoa zen. Bederatzitik bost senide irten ziren aurrera. Bere bikia hil egin zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko irailaren 10a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: EZK-008/002
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Oiarbide zeon garai hartako Ezkion.
- Ezkion. Oain Ezkio-Itsaso da, baiño ordun biak zea zian, bakoitza beria zian, Itsaso txikigoa ta Ezkio’re ba... hola, ta biak alkartu in zien.
- Ta zu Ezkion jaio ziñen ta aitta ta ama, berriz, nunguak zenittun?
- Aitta Oñatin jaiyua, ta ama Gabirin jaiyua, hor beste etxe hortan.
- Beste kuadro hortan?
- Beste kuadro hortan.
- Ta haiek ere baserritarrak.
- Hoixe! Nunguak izango zian, ba!
- Zu zeorre’re bai.
- Ni’re bai, hoixe baserritarra!
- Nolakoa zan zure jaiotetxea?
- Neria? Jaiotetxia politta zan. Behintzat kuartuak, lo itteko kuartuak, bakoitzak, aittona ta amona ta,aitta ta amana ta hiru o lau bagiñun.
- Ta senide asko al ziñaten?
- U! Bost bizi giñen, baiño hillak ere bazian. Beatzi esaten zun gure amak.
- Ta beste lauak ttikik ziala hillek edo?
- Bai, bat hil zan nere aurrekua meningitisakin, eta bestia aborto luze batekin. Asike nik eta nere anaiak sei urten aldia gendun. Ni bixkia nitzen, naiz.
- A bai?
- Bai. Ta nere ahizpa hil in zan. Hua ederra emen zan, eta ni berriz kaxkarra. Eta ni, ni... amak esaten zun, ni hilko nitzelako ta neri kaso itten ai zian bitartian, bestia hil zitzaien.
- Ooo...
- Hoi pasa zan.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!