Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Igartubeiti, garrantzi historikodun baserria

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Beren baserriak (Igartubeitik) garrantzi historikoa zuen arren, ez zuten sekula haren baloreaz pentsatu. Gaur ere haren ingurutik askotan pasatzen da, baina ez du faltan botatzen, oso zaharkitua baitzegoen utzi zutenean. Gaur bizi den etxetik ikusten du lehen bere baserria izandako hura.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, Pakita, gero, ordun, ya hasi ziren aztertzen nola Igartubeitik zeuken bere fatxada berezi hori ta barruan Dolarea zan ta… Zuk ze pentsatu zenun hori guztikin? Porke pentsatu zazu bizi izan zarela urte askotan baserri oso balioso batean.
- Bueno, baiño...
- Zuri burutik pasatu´re ez hau, ez?
- Ez, ez, ez, ez. Zaharra zala ta que ya no… ez gendela gustora gu han.
- Baiña Igartubeiti zer zan eta leitu dezu gero paperetan eta jun zea ikustea eta esplikatu dizute zer daon han? Hau dolarea zan ta fatxada hau egurrezkoa ta…
- Bai hori. Beno, ez nahiz ni gehiegi barrura jun, baiño kanpon bai. Kotxen pasatzen naiz.
- Ta beituko diozu baserriari eta esango dezu "hau...?"...
- Bai, gertun dao ta etxetik, hemendik, hemendik ikusten det. Hemendik ikusten det nik hure. Eta oain...
- Kariñoa eukiko diozu, ba, bizitako...?
- Para nada! Kariñoa? Oso zahartuta [sentitzen non].
- Ya, gauza bat da...
- Etxe zaharra. Han… por no vivir allí, gu deseatzen genden alde itteko.
- Eta hori ondo atera zan, ez?
- Bai, bai…
- Eta orain hemen bizi zea.
- Eta hemendik ikusten det.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia