Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Bederatziurrena, neska jaio zedin

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bera gustura zegoen semeekin, baina senarrak alaba izan nahi zuen. Zumarragan baziren bi emakume ezagun elizarekin oso lotuak zeudenak eta haiek Santa Anari bederatziurrena egiteko esan zieten. Gero, neska jaiotzen bazen, haren izena jarri behar. Halaxe jaio zen eta Ana Maria jarri zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero kontaiozu nola ekarri zenun neskea.
- A bai!
- Ze pasatu zan ba neskeakin?
- Ba nere senarrak izugarrizko ilusioa zeuken neska izateko. Nei ez zian inporta, e! Hiru mutil neuzken eta nei ez zian inporta, "yo estaba conforme con los chicos". Baiño nere senarra juten zan, esnea eamaten gendun Zumarragaa. Periko `Txiki´ aitzeraik ez daukezu zuk?
- Ez.
- Ordun bai, ordun asko aitzen zan Periko `Txiki´ñekoa.
- Periko `Txiki´ñekoak, eramaten zun esnea Zumarragara?
- Bai, bai. Eta haiek han zeuden bi emakuma, jesuitakin "muy metidas". Eliza´re hantxe zeukaten. [Etxen behintzat] zeukaten haek eliza´re. Jesuitakin amistade haundie.
- Baiño hoiek zeintzuk esaten dezu?
- Periko `Txiki´ñekok.
- A! Bi... bi emakumak.
- Bi emakuma, bai, bi emakuma.
- Ta zer zian Periko `Txiki´horren alabak edo?
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta hoiek esaten dezu zeudela elizakin-ta oso sartuta?
- Bai, oso. Elizan bertan. Ta oain arten euki due, e! Egon [da] elizan…
- Nun Zumarragan?
- Bai, Zumarragan, Zumarragan, hure Zumarragan. Eta… Bai, Zumarragaa eamaten zan ordun esnea Ezkiotik. Ezkiotik Zumarragaa eamaten zan. Eta horrela behintzat... A! Gero, bai, senarrak nahi zon neska. Neska.
- Neska, bai, hori da.
- Eta Periko `Txiki´ñeko horik esan zioten, ba, nobena bat emango zuel... beak emango ziola liburua eta nobena itteko "a Santa Ana". Bai, Santa Anai eitten zitzaion, eskatzeko. Eta han danok gu fede guztikin jarri belauniko sukalden eta nobena. Eta nobena hori ein ta konsegitzen baldin bazan, izena hala jarri behar zala: Ana. Ana jarri behar zitzaiola, Santa Anai hori ez zitzaiola kendu behar. Eta etorri zan, ba, gau baten Bengoa –ese el que me llevó a San Sebastian y eso, mediku hori–, ni parton jarri nintzenen, eta jaio zan neska, ba! Oain daukeun alaba hori.
- Eta?
- Eta gero ipini giñon Ana Maria.
- Ana Maria?
- Ana Maria izena.
- Honbre, kunplittu in behar die gauza hoiek! Brigida jarri ezkeo, auskalo! Ana Maria jarri behar zitzaion horri.
- Bai, hori. Periko `Txiki´ñeko horik aklarau zuen hori.
- Oseake, nobena ez zenduen alperrik ein.
- Ez. Nobena, ez dakit... Nobena hasteako "ya tendría que ser lo que sería", baiño, bueno. Oain hori pentsatzen deu, baiño ordun... Ordun fede haundiikin danok.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia