Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Umea galdu zueneko bizipenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkondu ondorenean Ezkion jarri ziren bizitzen. Senarra bere etxe ondoko baserrikoa zen. Baserrian lan egiten zuen. Hiru seme eta alaba izan zituen. Ume bat galdu ere egin zuen. Orduko gertaerak kontatzen ditu. Orduan ez zen kotxerik eta amerikar bati laguntza eskatuta joan ziren Zumarragatik Donostiara. Hamargarren egunerako hasi zen osatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero ya jarri ziñaten hemen bizitzen?
- Bai, bai.
- Senarra bertakoa zan? Igartubeitikoa zan?
- Bai, bai. Andu Handikok gu, behean zeon baserri bat.
- Hori da, zu Andu Handikoa ta...
- Ta beste bat goraxeon Beitti, senarrana pixkat goraxeon.
- Ta senarrak ze iten zun baserrin ta? Lana ta hori esan nahi det.
- Bai, bai, bai.
- Zer zeneuzkaten, pues, betikoa, behiak eta ahuntzak eta...? Behiak ta sorok eta hola, ez?
- Bai, bai, danetik pixkat izaten zan ordun, "poca cosa", gutxi.
- Hori da, danetatik pixka bat. Hori da. Eta ordun ya hasiko ziñen seme ta alabak eukitzen edo?
- Bai, bai, bai.
- Zenbat euki dittuzu?
- Nik euki bost: lau mutil eta neska bat. Nobena in eta ekarri gendun neska hori, erregututa.
- A bai?
- (Senidea): Gero bat hil zan.
- E?
- (Senidea): Bat ez zan jaio.
- ¿Cómo que no?
- Zenbat dauzkazu oain? Bost?
- Bai, lau mutil ta neska… EZ! Hiru mutil ta neska. Hiru mutil ta neska. Hori da! Hiru mutil eta neska.
- Eta bat...
- (Senidea): Aborto bat.
- A, bai, hori bai. Uuu!!! Horik nola eaman nittuen Donostira. Sin sangre.
- Bai, horik gertau iten ziran, ez? Horik gertau iten ziran sasoi hartan, medikua´re urruti eta... Klaro, konplikazion bat euki ezkero erditzerakoan…
- Hemorragi bat eman zian eta me quedé sin sangre.
- Klaro, klaro, klaro.
- Eta Donostira hartu ta eaman nittuen.
- Ordun bastante ohikoa zan jendeak, ba, edo semeak hilda jaio o gaixotasunak ere izaten zian ta…
- Ba, ba, sin nada, falta bat bakarrik neuken eta hemorragik eman zian. Eta "que me iba en... o sea, en sangre; sin sangre me quedé" eta medikue bizkorra izan zan, notau zeatio ote zan, ze nee senarra jun ta medikui esplikazioa in zion eta "¿qué podrá ser?, ¿qué puede tener pues? esto y esto…" ta behintzat bizkorra izan zan. Zeatio mediku harek aurreko eunen gauza horrezaz hitz ein emen zon beste batekin "por casualidad" eta seitun antzeman "que me tenían que operar enseguida; pero enseguida eh!". Beak laundu zian medikuk Donostira juten´e. Eta ordun ez zan kotxeik´e oain bezela eta Zumarraga jun zien nere senarra eta koiñatue. Eta han esplikatu zioten, amerikano bat kotxekin eo. San Ferminek zien, gaiñea, ordun, San Fermines. Eta han amerikano horren kotxea Zumarran billau. Ez zeon /etzeon/ ba kotxeik iñun´e! Eta esan diote horri ze gertatzen zitzaien eta "desconfiado". Como eran San Fermines", deskonfiauta. Eta esan omen zon: “egie esaten al diazue? Egie?” eta bestek larri, nere senarra-ta larri, baietz ba, baietz, ez zeukatela kotxeik eta azkar behar zuela. Ta utzi zioten amerikano horrek kotxe hori ni eamateko. Ta medikue´re hantxe jun zan, Bengoa, [...]. Eta jun giñen Donostira. Tolosan geldittu eta indizio bat jarri zian medikuk, Bengoak. Eske ni ai nitzen, ai nitzen azkenetan, azkenak ematen. "Me acuerdo al salir de casa un respiro así hice" eta "sin conocimiento".
- Odolusten, ez?
- Bai, bai, odolusten. Eta Donostira! Bueno, ba, eaman naue Donostira eta han moittu zittuen han neuzken parientek eta horik danak eta hasi die... Moja´re hantxe [zeuden], koiñata bat, ospital hartan. Eta hasi zienen odola sartzeko, zaiñik ezin billau, ezin billau. Hustuta. Eta iriki ziaten hau eta "en la pierna también", beste iriki bat in ziaten, odola sartzeko zaiñe billatzeko. Ez zuten zaiñik bilatzen. Eta hala, hori in zuen behintzat.
- Eta gaur eguneko adelantuak ez zeuden ta...
- Ez ba, ez ba! Eta hori pasa zan eta hamar euneako esan nien nik: "Badauket apetittu bat… jango nuke… azak jango nittuzke, azak eta indabak jango nittuzke".
- Beira! Seiñale ona.
- Bai. Osea, sano eon, bakarrik hoixe, la hemorragia. Eta…
- Bueno. Hori pixkat errekuperatzen hasi ziñanen ya ondo.
- Bai, bai.
- Emakume gogorra izan ere…
- Eta neuzken orduako, orduako bi seme neuzken.
- Oseake hori hirugarrena zan. Izango zan.
- Bai, bai, hemorragie... Para nada, bueno, hori… ez zan azaldu ezer ez, falta bat bakarrik neuken ta. Hori hola izan zan ba. Bai, "ahora me estoy acordando".

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia