Paper lantegian eta "Boinas Elosegi"n lanean
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Neskametzatik atera ondorenean ahizpak eta biek Tolosan jarraitu zuten lanean. Bata paper lantegian eta bestea "Boinas Elosegi"n aritu ziren lanean.
- Proiektua: Gure Nagusiak - Urola Garaia: Mende bat iruditan
- Elkarrizketatzailea(k): Joxe Manuel Bereziartua
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: EZK-004/013
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Joxe Manuel Bereziartua
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Tolosaldeko lantegiak
Transkripzioa
- Eta zu ya etorriko ziñan etxera bueltan o ze?
- Bueno, segittun ez, baiño bai, bai, gero bai. Gero ya...
- Moja jun baziren hoiek eta...
- Bai. Gero ya "las dos hermanas". Horregatio dauket gero papeleran; ni papeleran eta nere ahizpa "en las boinas".
- Hemen?
- Elosegin. Elosegin sartu giñen han lanen.
- Tolosan?
- Bai, baserrira etorri gabe han sartu giñen.
- A!
- Horregatio.
- Osea, neskametik atera ziñen, baiño Tolosan segitu lanen.
- Bai, osea, papeleran, hantxe aldamenen. Bai, bai. Eta ahizpa "en las boinas".
- A! Elosegin, han.
- "Boinas Elosegi"n, bai. Horixe dauzket gogon. Hala segi gendun.
- Eta zenbat... denbora asko egin zenuten han Tolosan gero ya esan nahi det papeleran ta…?
- Bai, papeleran ta hola egin gendun denbora pixkat, zeatio nik Tolosako berri badakit dexente. Bueno, oain oso kanbiauta gare danok, e!
- Dana dao oso kanbiauta.
- Dana, dana oso... hemen´e bai ta han´e hala... Baiño Tolosa, ba, pixkat ezautzen det.
Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!