Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Neskame urte askoan etxe berean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fusilaketaren ondorenean ere Pakitak etxe hartan jarraitu zuen lanean Caballero zenaren semea etxera itzuli baitzen. Bere ahizpak ere han jarraitu zuen. Etxe hartako giroa aipatzen du. Haren alabetako bat moja joan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, ordun, zuk seittu zenun, eta zein zenittun etxe hartan? bizitzen zein zian?
- Ba bi alaba horik, eta nere ahizpa. Nere ahizpa zeon eta bi alaba…
- Alaba hoiek gaztetxoak, ez?
- Bai, bueno, horik ia ni baiño zaharragok bik.
- A, bai?
- Bai, zien ni baiño zahartxegok. Osea, nik neuzken ordun han ba hemeretzi urte? Eta haiek ba hogei edo hogeta bat, hola zien behintzat.
- Eta hoiekin segitu zenun.
- Bai, denboralditxo bat bai. Gero, gaiñea, zeon semen andrea, hori, erreiñe, ta hura´re batzutan etortzen zan, ta alabakin-ta juntatzen zien ta nearraldi bat iten zuten… Ta aitai hori…
- Zuri ere sartuko zitzaizun halako zea bat, ez?
- Bueno, guk ordun oain bezela…
- Jakiñik zuk atea ireki zenuela ta hori guztia... tratu txarra da hori e!
- Bai, bai, hoixe dala! Eta oain... Giñen pixu bat, pixu baten bizi giñen, pixu bat zan. Ez zan etxe bakarra´re, Caballero hori, pixu bat. Eta aldameneko neskamek´e launek giñutzen. Ta, gaiñea, gauen bildurrekin lurren etzanda neskame danak lo itten gendun, eun batzutan. Hori gerra denboran, e! Gerra denboran.
- Alkarren babesa-edo bilatuz, ez?
- Zeoze behintzat, zeatio balak botatzen zittuzten de Navarra, Naparroti. Eta bilatu gendun poltxiku baten bala bat —hori´re bai—, handik etorrita. Ez giñutzen gu harrapau ta poltxikun sartu zan bala hori. Así, holaxe izan zien, ba, hango kontuk´e.
- Osea ke, gerra garaia hor Tolosan pasatu zenun.
- Bai. Bai, bai, bai, bai. Eta gero entzun gendun, bueno, ba, libratu giñela ba gerratik´e Tolosan.
- Bukatu zan gerra, ez?
- Bai, bai bukatu zan. Bukatu zan ta... Bukatu zala ta...
- Gerra bukatu ta gero etorriko zan semea ere, edo lehenago?
- Ez, gerogon, geroxeo, geroxeo. Baiño laixte nik uste etorriko zan, hori ez dauket oso kontun, baiño geroxeon etorriko zan.
- (senidea): Alabak jun zien monja.
- Alabak, Caballero horren alabak, monja jun ziran?
- Bai, bat eskolan zebilenetik zeuken bokazioa moja juteko. Besteak ez. La otra, la mayor, era una señorita. Ta hure, Pepita, señorita. Baiña bestea, Remedios Caballero, Remedios Caballero eta eskolatik zeuken bokazioa moja juteko, ta hure moja jun zan. Baiño bestea ez zan jun.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia