Gaztagintzaz eta beste

Gazta nola egiten zuten kontatzen dute. Behi-gazta egiten zuten. Esne asko behar izaten zen. Antzinako bizimodua; nola aldatu den bizimodua.

Hizlaria(k): Mikeleiz Esarte, Gregoria; Narbaiz Eseberri, Sinforiana
Herria: Ezkaroze (Nafarroa)
Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
Data: 1976(e)ko urtarrilaren 01a
Iraupena: 0:06:00
Erref: EZR-002/001
Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
Emalea: Koldo Artola Kortajarena
Gaia(k):

Transkripzioa

- (Gregoria Mikeleizi): Berori ibili da behiekin?
- Gregoria Mikeleiz: Ni? Bai-bai.
- Nola erraten da ‘ordeñar’, jeitzi edo xeitzi edo nola?
- Sinforiana Narbaiz: Xaz.
- GM: Xaintz!
- SN: Xantz! eeeh...
- Eta xaintzi du Berorrek?
-GM: Nik? anitz... ogeitabi urtez egon niz xainzten bei, etseko arrazatik eta letxera ta... total beti pobre!
- Mendian beti ala etxean ere bai?
- GM: Etsen... ere bai.
- Eta Berorrek egin du gazta?
- GM: Gazta? ere bai egin nuen zerbait.
- Bai, e? eta jakingo luke erraten gazta nola egiten den?
- GM: Bai, pues...
- Baina guztia, e?
- SN: Gaztanbrara ta... el requesón.
- Nola erraten da ‘espere’?
- GM: ‘Espere’? espera zaxu.
- Adibidez, por ejemplo: Hartzen da, lehenbizi, lehendabiziko, gauza bat eta egosten da esnea...
- GM: Esneala...
- Hori, dena, dena; hasieratik beretik. Erran beza, erran beza.
- GM: Bueno, pues eznia? epeltzen da –epel, quiere decir ‘templar’–, epeltzen da eznia? eta gero desegiten da... kuajoa; kuajoan? ta gero egozten da ezniala. Ta ezniala ta gero kura exertzen da... toston batian, vamos, maton batian... kuajada! ta gero, kura? biltzen da poliki-polliki-polliki-polliki... bo-, bola batiala, poliki, ta... gazura... geiltzen da... gibla baratzen da, ta kura? pues... egozten da? moldiala, gero, pixkaka guzia, majatrik, ongi-ongi-ongi, moldiala.
- Nola? nola erren du azkena?
- GM: Moldiala.
- SN: Moldiala, gazta-axaleala.
- GM: Gazta-axalëala, egozten da, ura ta otz...
- Gazta-axaliala?
- GM: Gazta-azaliala? es el molde...
- Ah, axal, axal, bai.
- GM: Eta kan, ertxa firme! bii-bii-bii!... ea, ta apretatzen da... kuerda batekin, ongi-ongia ta, ersatzen da kura, ertsi-ertsi-ertsi-ertsia. Ta gero? elkitzen da kandi, ta suan, egiten tzio... atxala; axala?... o kaxala. Ta gentu, ta benga, buelta-buelta-buelta? eta... elkitzen da gaztara... goxo, baia... se necesitaba mucha leche! mucha cantidad de leche, porque... de oveja casi no... no tení-, no teníamos y...
- Behi-gazta zen hura...
- GM: Bei-gazta, parte bei-gaztara. Sobratzen zenian eznea, ez nuen saltzen, pues egiten nuen, gazta, txikin o zenb(e)ra; baia goxo!... Goxo, es bueno, suave.
- (SNi:) Berorrek ere egin du?
- SN: Ez, nik ez.
- GM: Onen aizpa batek bai.
- SN: Ta amak.
- GM: Ta amak ere bai; Bitoria zenak egiten zina(n).
- (SNi:) Berori ez da ibili mendian?
- SN: Bai! bai!...
- GM: Bai, bai, baia gazte zena? gaztena? bazuen altzinetik irur edo... bida-d’irur? ta beti... señoritago izaten da.
- Ez da hainbeste ibili....
- GM: Ez! ez, kain gazte? ta ni bezala ez.
- SN: Iratin ni?... ni bezainbat e señorita.
- GM: Nor? ah, bueno, Iratin... klaro! faten baiyitzan beiekin ta... xu! ni ez bainitzan juaten; bah! orduan bai, ta zer? lagunekin, Ascensionekin...
- SN: Bai.
- GM: Beti lagunekila...
- SN: Ta irur urtez? e... ene anaia, begin solo, fan tzen bixkarrëan.
- GM: Bai?
- SN: Toma! urte giagoa oaiño.
- GM: Ni enintzanan oritzen kortaz.
- SN: Ah! ya... animale baatzuk bezala ebli gra mendian, igual nola izan bagintza animale.
-GM: Ta egin nun, irur orduz?... ebiltze, Iratira; eta... kan, egon? buelta eman, beier? eta, itzul berriz etxeala, berze irur oron, ebiltze. Eta orai? kendik Otsaira? iyork eztu...
- SN: Kotxez!
- GM: Kotxea! bear billatu; iork ere ez nai fan ebilitze, ebliz. Oi-oi-oi-oi-oi-oi!...
- SN: ¡Qué horror!
- GM: ¡Dios!...
- SN: ¡Qué escándalo!
- GM: ¡Qué mundo!...
- Aldatu, aldatu... ‘aldatu’ erraten da? ‘cambiar’?
- GM: Bai-bai.
- SN: Bai-bai, sobra, sobra.
- GM: Sobra!
- Urte gutxiren buruan sobera aldaketa handia, e?
- GM: Sobra; alde guzietra, e? alde guzietra; xanëan... Ken etzen galtzen, eztare, urdaki pixka bat –urdaki pixka bat es ‘el tocino’–; aquí no se perdía... nada. Ahora pa los perros; sacaö la magra?
- SN: ¡Qué bien! e?
- GM: Oi ama!...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia