Gerra garaiko bizipenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-020-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra garaiko bizipenak.
- Proiektua: Ahaztuen Oroimena
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 2:05:00
- Erref: EBA-020/001
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Ahaztuen Oroimena - Markinaldeko Frentea 1936
Transkripzioa
- Han Kalamuako puntetik honutz, “pakun”, ekue eitten eban /eitxeban/, ta han tirue botaten ebenien reketiek hona, beste mendire, bueno, eitten eban. Ta hona, teillature, balak etorten zin; indar gitxiaz, e? baiña “klin, klin, klin, klin” ta "han! adios! oin be. Han, “pakun” ekue eitten eban, ta ha eitten ebanien, teiltatuen balak.
Kalamuako puntan euezan reketiek, ta hamen, hemetiko beste mendixen, honutzakuen, hortxe bertan, Kalamuako mendixe, baiña honutzaukuen euezan hamenguk. Ta hor, hamen soldau euezanak, gurera etorten zin armoseta.
Gurin egon zin ordun... nire tia zan San Migelgo Belaustegikue. Oin tabernie da San Migelen. Tia zan ha. Eibarren bizi zan. Ta harek Eibarkuk be geurera etorritte euezan. Ta gero, San Migelen, ba, zelan frentie euen hor, San Migelgo familixe dana ta behixek be ekarri zittuen, behi bi edo hiru, geurera, hartu sokatik eta. Buf... Belaustegikuek danak. Aitte zaharra bakarrik etxin gatu zan, ta haxegaittik salbau zan hau etxiau bonbardeau barik. Apuntaute euen gure etxie han Belaustegin, listie ei zeuen zertzuk bonbardeau biher zittuen /bizitxuen/. Aitte zan hangotxie, gure tion andrian aittek esan: “Deskuidaute hortxe daukezuen zerien ez eizue bonbaik bota”. Hamen jentie egoten giñen asko gu, 62 lagun geure kortan egon giñen, behetik kañoie hasi zanin. Ta haretxek Belaustegikuegaitxik salbau zan hau etxiau bonbardeau barik.
Reketiek sartzen zinien, ba hau euen ia apuntaute, baserrixe, hemen jente asko ikusten zan lez, abioitik, baju-baju-baju ibiltten zin hemen abionetak. Uuu... Milizianuk etorri eitten zin hona, armusu jatera edo, zozer, zozer. Ordun ogixe be baltza euen, baiña hor soldau euezan mutil gizajuek etorten zien. Ta azkenin, reketik sartzea... reketik hartu ebenien hartu ebena, honaxe etorri zin despeditzea gurera, negarrez. Armusetan egoten zin hamen. Mutil batzuk onauek...! Ha zan ona ha, billurgarrixe! Hor joten ebanin... kañoiek, botaten zittuen “xiu xiu xiu xiu”, ta gu beti begire, gaztik genguzen gu, beti begire nun ikusiko ete gendun. Joten eban han Kalamua azpixen ta hatxa dao hor mendixen asko, harrixe joten ebanien, hara, zartadie...! Kristelak-eta “dar-dar-dar-dar” eitten eben. Ta gero Belaustegin, eskerrak egon zan, lehen be esan dot iñoz ta, haxegaittik salbau da hau etxie.
Nire aman nebak, bi, gazten bixek, nire ama zanan nebak, Etxebarriko Etxetxukuk. Ordun honenbeste urtetik erun eitten zittuen. Bueno, bata bai, bestie ez, geure ama zanan nebak.
- Eta zeintzuk zien?
- Sebero… Juan ta Sebero, gazten bixek, zazpi neba-arrebatik gazten bixek. Harek e, hamenguen partetik, alde gitxikuk be bazin ta bixek batera suerteti zan itzela, ezta? soldau erutie ta bixek hilttie, gazten bixek. Parin egon ta hiltten badi hil, ta bizik badaz, bizirik kontau.
Leku askotan. Enee... Ordun itzela izen zan. Barriro ez daixela etorri halakoik. Oin holaku etorriko balitze, oin dauezan adelantukin, triskauko eben dana.
Egilea(k): Aroa Alberdi (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!