Andoain (Gipuzkoa)

Gernikako bonbardaketatik babesteko, zuloan sartuta

Gernikako bonbardaketatik babesteko, zuloan sartuta <p>Gernikan bonbardaketa izan zenean, Gurutzen lagun bat han zen: zulo batean egon zen gordeta etzanda. Bonbardaketaren eguna feria eguna zen Gernikan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-045-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gernikan bonbardaketa izan zenean, Gurutzen lagun bat han zen: zulo batean egon zen gordeta etzanda. Bonbardaketaren eguna feria eguna zen Gernikan.

Transkripzioa

- Gernika aldian, bonbardaketa eta, bueno, Gernikan ta beste herri askotan bonbardatzen...
- Gernikakua bezelakoik ez. Ni ez nitzan han bonbardatzen. Ni geo jun nitzan.
- Ordun, jende asko're ihesi zihoan Santander aldea eo?
- Nere laguna, oain dala urtebete hil zan, beste bat, Bixente, hoixe korrika ta ibiltzen zana, famosua zan hoi. Ta hua're mutil koskorra han harrapatu. Ta harek hala esaten zian nei, hil baiño bi hillabete lehenaotikan, hizketan alkarrekin ta hala esaten zian: hua zulo batian eondu omen zan, hola zulo bat ba omen zan ta han etzanda eon omen zala hua. Han Gernikan harrapatu hua're.
- A ze txikiziyua izango zan ordun.
- Bai. Danak [...] sartuta ta Don Eugenio apaiza hemengua zana, hua're bai, beste alkantarilla batian sartua hua're, ahal zun tokin. Gaiñea, feria eguna izan bihar zun ta, feria galanta, jendia besteik ez zan, ta jota goittik ametrailladorakin botatzen omen zittuen.
- Abiona handik ta abiona hemendik.
- Abionetak. Preparatzen haik orduako.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia