Ume sasoiko jolasak
- Proiektua: Markina-Xemeingo ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: EBA-006/036
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta zu eskolan ibili ziñenien eta holan ibiliko ziñen ba umeak jolasten eta?
- Bueno... hoixe.
- Hori bai.
- Hori bai.
- Da zelangoak ziren orduko olgetak eta?
- Baa...
- Oingo moduen, oingo modokoek ez dire izengo...?
- Keba.
- Aleztatxiokan, eztakitx zelakue eta bestie...
- Zelan zan hori?
- Ba txioka "bat, bi, hiru, lau te bat" eta buelta ta bestie, ta hori.
- Karabao.
- Al karabao bai.
- Zelan da hori?
- Ba hormien kontra egoten zien eta zuk esaten dozu: "bat, bi, hiru, lau karabao!", ez?
- Bai bai.
- Bai bai eta mobitzen bazan baten bat, ikusten bazendun mobitzen atzera.
- Atzera.
- Atzera bieltzen zendun.
- Horrek gauzak.
- Eta gero atzenin ia zenbat metro pareta zien eta ¡tza! zuri ikutu eta ikutzen zuna arrapatzen bazun berak pagau biher gañera.
- Ha parau bizen.
- Da horrek holakotxiek.
- Horrek jokuek...
- Eta tabetan eta?
- Bai, bai tabak be bai. Oin ez da usetan tabaik ezta?
- Ez dot pentsetan, ez.
- Txirikillak bai be gero.
- Zelan da hori ba?
- Soka saltuen.
- Soka saltuen.
Egilea(k): Oihana Lado
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!