Txomin Ibarluzea Garro Kutxillo
Etxebarria (Bizkaia) (1929)
Biografia
Etxebarriko Saratsibar baserrian jaio zen eta bertan eman du bizimodu osoa. Aita baserrikoa bertakoa zuen eta ama Bolibarkoa. Bost anaia izan dira, Txomin bigarrena, eta ume zirela ama barik geratu ziren. Ipar Ameriketan lortutako diruarekin altxatu zuen aitak Saratsibar baserria. Izekoak ere Argentinara joandakoak izan ditu eta baita anaiak ere. Txomin, hala ere, baserrian geratu zen eta zortzi urte zituela basoko beharrak egiten hasi zen. Gero, ofizioa ikasi eta Ansola lantegian eman zituen hamazazpi urte. Herri kiroletan zaletasun handia eduki du, idi eta asto probetan batez ere, eta gaztetan hainbat desafio eta joku egindakoa da. Gaur egun ere astoak gobernatzen ditu semeak probetan erabil ditzan. Idi eta asto probez hitz egin genuen berarekin egon ginenean, baserriko beharrez, gerra zibilaz eta antzinako bizimoduaz, besteak beste. Ahaztuen Oroimena taldekoek ere egin zioten elkarrizketa, gerra garaiko kontuak jasotzeko (ikusi euren webgunean).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EBA-009 | 2013 | Etxebarriko ahotsak | Ainhoa Etxazarra | ||
EBA-010 | 2013 | Etxebarriko ahotsak | Ainhoa Etxazarra | ||
EBA-032 | 2012 | Ahaztuen Oroimena | Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute