Etxarri (Zuberoa)

Zuberotarrez zein manexez, bietara hitz egiten du Xexilek

Zuberotarrez zein manexez, bietara hitz egiten du Xexilek Etxarri, mapetan Zuberoan agertu arren, Donapaleuko kantonamendukoa da. Salerosketak ere hiriburu horretan egiten dituzte. "manexez" hitz egiten da, amikuzeraz, baina Xexilek familia du Zuberoan eta bi euskalkietan ondo moldatzen da. Amak zuberotarrez egiten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETR-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxarri, mapetan Zuberoan agertu arren, Donapaleuko kantonamendukoa da. Salerosketak ere hiriburu horretan egiten dituzte. "manexez" hitz egiten da, amikuzeraz, baina Xexilek familia du Zuberoan eta bi euskalkietan ondo moldatzen da. Amak zuberotarrez egiten zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau Xiberoa izanik, nolatan mintzatzen da manexa?
- Eta... kartan, "La Soule", Xüberua, heltzen da Domintxiñe artio.
- Bai.
- Bena gu, Arüe-Etxarri, eta Arüe, ondoko herria, Donapaleüko kantonamentian gira.
- A...
- Eta ordian Donapaleüat gu e... joaiten komertxaindako eta merkatiendako, eta.... denendako. Eta aldiz, Arüetik landa, Sarrikota bita, "Charritte-de-Bas", hek, Mauleat ari dira. Ordian hortik aitzina, xüberoa emaiten düte hemen... hemen beno... hobeki... Guk manexa dugu hemen. Bai, bai, bai. Geo nik emaiten dut e, xüberotarra ere, xüberotar batekin ari niz biziki aisa xüberon, sanarra hanko beinien. Familia beitut, eta famiain... eta... senarrain familiaekin beti iziarri... barda izan beiniz, eta ordian xüberoa emaiten düt, ontsa.
- Bai?
- Bai, bai, bai.
- Bietara dakizu?
- Ba, ba, ba, ba.
- Baina zuri, amak, e... txiki... ttipitan, erakutsi zizun manexa edo...?
- Ba, ama ere, e... eta aisago emaiten zien xüberoa. Arüetarra zen ene ama...
- A bai?
- Ondoko hortan.
- Bai.
- Eta hak´e, bere familia, bere aita-ama eta horiek, Xüberotik jinik zien horrat, eta ordian e... nik beno xüberotarrago emaiten zien kurrentian. Bai, bai. "Oui, oui".
- Orain, gehienek manexa?
- Oai, gehienek ba. Ba, ba, ba. Geo, aisa da e konprenitzia...
- Bai, manexa, bai.
- Ba, ba, ba...
- Oso... oso garbi, oso...
- Ba, ba, ba. Ba, ba, ba.
- Eta Arüen ere, manexez, ez da?
- Ba, ba, heen bezala... heen bezala, ba. Ba, ba.
- Eta Domintxainen ere, eta...
- Ba, ba... ber gauza. Ba, Domintxi(ñe) eta Dona... Donapaleüko ingurü horiek, dena...
- Dena manexa?
- Ba, ba, ba.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia