Langostak arrantzatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETX-036-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Etxarri-Aranazko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Labrit Multimedia
- Data: 2011(e)ko abenduaren 02a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: ETX-036/016
- Kodifikatzailea: Labrit Multimedia
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Mariskoa
Transkripzioa
-Geyo, guardaki ta? Pues, peskan, o harrapatzen baziñubien…
-Ez, ez. Ez giñen… Gu ibiltzen giñen… Gui harrapatzeko zeille zan. Zengati, bijilanziye jartzen giñuben ta. Langostak harrapatzen giñuzkiyen “además” suelto, hola. Ze uste dezu /ustezu/, arbizuarrak bezela? Arbizuko, hoik e, Harrautseko Migel. Haundi bet zan. Hure, ta, beste bi o hiru emen zien. Ta haik ai emen zien sarieekin, peskan. Hori beiño behero, ze da, Lixarrengo beiño behero. Han lehen gerrietu bet ein zan, ta han ai emen zien. Eta, Argiñaana esaten genon, Argiñaan hoina, zan, zer da, Luis! Ikus omen zittuben, aittun hoi da bastante… hure de… Hori, beye gazte hure /gaztiure/ gaztio beye bestiek eta: “ze, libre da peskan?”, ta “baai”, “zengati esaten duk?” eta, “hor heldu die zibillek!”, buano! Ya zahar-zaharrak e, aittunek. Utzi zauzkien arreyek eta denak sasiten, eskapatu emen zien, ta gezurra! Basurdiek bezela, sasiyen sartu emen zien. Eta, gero, nik esana banakiyen ta, horri, Migel horri [esan noon]. Zengati Migel hoi etortzen zan Etxarrie ta ibiltzen zan beti tratuen, ta ibiltzen zien ta, patata yaman ta holako gauz hoiten ta: “Migel, eiñ emen zuuzubien ba zuei hoi?” da “Gazte mutu zikiñ harrek! Gu larri! Ze uste duk ba? /zustuupa/”. Arbizuko legia: “ze uste duk ba /zustuupa/”. Harrek hori esan da, sasiyen [...] basurdiek bezela fan emen zien!
-Migel Haundi ezta? Es[aten duzu].
-Migel Haundi, bei. Bai bai. Aldi betien holako reportaje bat /reportajiat/ ein zebienien, e, Amalur?
-Bei.
-Han atiatzen zan. Hure ikusi[k] balin baakazu!
-Bei, itxien dakat!
-Ba han, han atiatzen zan. Hure, baai.
Egilea(k): Joxemi






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!