Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Aitonaren borda

Aitonaren borda Ameriketatik bueltatu zenean, aitonak borda bat erosi zuen. Garai hartan Lizarrustin "alkohol metílico" egiten zuten eta Madrilera bidaltzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETX-035-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ameriketatik bueltatu zenean, aitonak borda bat erosi zuen. Garai hartan Lizarrustin "alkohol metílico" egiten zuten eta Madrilera bidaltzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ya, aittunek hau yoos zuban. Handi etor zanien, hor e, borda bat dau, borda. Da hori beste ixtoi be(t) da. Nehi badezu /baezu/ kontatuko dizut, beye eztakit.
- Nungo borda da?
- Be, hori zan hemen eetten zebien Lizarrustin, hemendi fanda Ataun aldea, alkohol mitiliko, uste det /ustet/ pronunzietzen dala. Egurre zapaldu, eztakit nola dan, eta salda bat atiatzen zebien da Madrille bieltzen zebien. Madrille, gareyartan e, beti gipuzkuarrak zien e, gipuzkuarra beti aurreti fan da e gauz askotan. Orduben, ein zubien borda hori, borda hori nola dau hor, hemen ezkerretati eztakit fijetu zan. Da, orduben, trena zegon uaño urte asko zittubela. Ez zittubela. E, ein biherra, trenbidea ein zana Iruñetik Alsasura. Madrilleko kontatu arteko berris Alsasu. Gero, fateko ya ordue goia Madrildik e, frontera einda zion bideberriye Alsasun, beye hemen ez giñakan trenbiderik /trenbideeik/. Orduben kontaktu Iruñetik izendu zan haik eta, haik eta Alsasua harrapatu artio, trena ya Frantzira, ta Frantzitik aldi honta ta dena. Bueno hori da, beste “mil ochocientos sesenta y tantos” oo eztakit, seguro eztakit hori. Jakin dezaket, e! Ta bueno, ya, aittunek pensatu zuben, hemen bizi ber giñela. Hori yoos zubenien, etxe txar bat, behera /bia/ botata, botata dau, hautsita dakau. Are permisoon bat o zerbei balitzeke, beye jendu ein ber diau hori. Orduben ya, ordues kio, izendu gaa, guk geok, ya. Beye nere ama ezkondu zan, nere ama ezkondu zan, senidi hoiten. Da Modestok zuben nehi izendu lendabiziko matrimoniyokuek hemen gelditzie, harrek nehi zuben beste bizimodu betengati zan, langille amurretube osaba, lendabiziko matrimoniyokue. Eta gero seittu zuben hemen beste lau senidiok, eta aittune ta amiñe. Aittune arakildarra, Uharte Arakilgua e. Ze istoye zu! Ze istoye! Ez dakit hartzen aiko zan…
- Bai, bai. Baiño, etxea zeiñek ein tzun?
- Zer?
- Etxe hau. Zeiñek eraiki zuen hau?
- A bueno hau…
- A, bale, bale…
- Hau beste etapa da.
- Lehenengo borda hori zen.
- Ba, ba, bai, ai ga harrekin. Istooya[/e?] segitzen ai neiz pixka bat.
- A, bale, bale, bale. Segi, segi.
- Bueno, gero gerra etorri zan.

Egilea(k): Joxemi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia