Sagardoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: ETL-021/007
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Bueno pues sagar hura bildu, xehatu maza batzuekin, eta bota makina horren barrenera. Eta hark berak estutuz, estutuz, estutuz, zeba behetik, azpitik zurrusta batean botatzen zuen. Gero iragazki batzuetan pasatu, inbutu handi bat paratu, iragazki… eta barrikara bota, egurrezko barrika handi horiek, pues horietara bota, eta utzi hala-hala. Hura uzten zen hala. Klaro, igual betetzen genituen hiru-lau barrika edo horrela, pues bai. Baina gero hark... utzi behar da hura astiarekin, hark egiten du gero, botatzen du halako apar zuri bat, eta denborak eta denborak ematen du igual hilabete bat botatzen. Orduan apar hura botatzean, bajatzen da barrikara, baina ura pixka bat eman hari. Eta gero bera... gelditzen da botatzetik, bera kuratzen da hura, ja ona jartzen da orduan. Orduan, tapatu. Orduan tapa batzuk egin eta buztina, badakizu zer den?
- Bai.
- Buztina eta behi kakarekin, behi kakarekin egin masa bat. Masa bat harekin egin, eskuekin ura masa egin, eta barrika hari taparen gainean ongi tapatu hura, horrela buelta bat egin. Ongi tapatu hura, ongi tapatu, e! Porke... hartzen baldin badu haizea, txarra ateratzen da, mingortzen da. Eta hura ongi tapatu, eta hura ez gehiago ireki.
Gero, ez dakit nik, gero botilaratzen genuen apiril, hori... hori badakit seguru, apirilean botilaratu. Botilaratu, batzuk handik atera, probatu pixka bat... botilan sartu, bertze batzuk kortxoa eman, eta gero botila hura ez zutik, ez zutik utzi, horrela, etzanda, bai. Eta hura uzten genuen, heian iratzea baikenuen, zoko batean iratzea, bueno badakizue zer den, bueno erran dizuet arestian, oraintxe, eta iratze haien azpian, fresko egoteko. Eta terrible izaten genuen sagardo ona. Xanpaina bezala ateratzen zen hura... kortxoa kendu eta pum! egiten zuen hark.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!