Etxalar (Nafarroa)

Zerri-hiltzea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nik bezperan prestatzen dut tipula xehe-xehe-xehe eginda, eta zenbaitzuk egiten dute kazolan ura, paratzeko errazagoa da, e! Nik ez dut hala egiten, porke ez zait gustatzen. Ura kazolan paratu olio pixka batekin eta hor egiten, egiten txaparen gainean kontu eta ura gelditzen da arroza bezala masa bat egina, ez idorra, guri-guri-guri-guria. Nik hura ez dut nahi. Nik zartaginean frijitzen dut, tipula, xehatu, bezperan xehatu eta zartaginean frijitu, olio pitti-pitti bat eman eta hor gutxika-gutxika, hura, hola honen kolorea erre arte, gorri-gorritxo jarri arte. Usain on bat botatzen du hark, pues hala egin arte. Pues nik zer dakit, ehun eta berrogei bat kiloko zerriarentzat, pues, sei-zazpi kilo tipula ematen dut nik, dena xehe-xehe-xehe, dena ongi xehatua, e! Hura, tipula hura hala prestatzen dut, xehe-xehe egin eta gero frijitu. Hura utzi, bazter batera hoztuta. Eta gero baratxuria, baratxuria zuritzen dut, txistorka-txistorka zuritu eta xehatu, horietan, katxarro horietan. Horietan xehe-xehe-xehe egin, paratu kazola batean ura.
(...)
Bai, eta hura xehe-xehe-xehe-xehe egin, kazola handixko batean paratu bizpahiru litro ur eta zerri handi horrentzat, nik erran dudan berrogei, berrogeita hamar, ehun eta berrogeita hamar kiloko zerri horrentzat, bederatzi-hamar buru, hor ibiltzen... ez dut... kasu handirik egiten. Bederatzi-hamar buru, hura zuritu, xehatu, ongi xehatu eta paratu, ura bezperan paratzen dut, e! tipula eta ura, kazola hartan bizpahiru bat litro ur paratu eta hura, horiek utzi ja, hura prest da, yasta. Ondoko egunean zerria hil, odola hartu eta odol hura pues, kuajatzen da ez baduzu ibiltzen. Ura ibiliz, ibiliz, ibiliz, ibiliz ongi hoztu artean, eta hark izaten du halako espuma bat, grumotzar batzuk odola... hura dena botatzen dut nik harrika, e! Odol hau garbi, garbi, garbia hartu. Hura utzi hoztera.
Bueno, gero zerria garbitzen dute iratzeekin, erre. Gero garbitu, tripak atera, eta gero tripak, klaro, horiek garbitu behar dira, bueno garbitu beharra, nik hala egiten dut, gure etxean ez dute nahi erositako hertzeekin odolkia egina. Txistorrak bai. Joaten naiz horra, beheko ur horretara, sartu erdi-erdian eta hor garbitzen dut hertzea, behar direnak odolkia egiteko. Eta bueno, gero odolkiak egin, Mirenek eta biok egiten ditugu. Honek lotu, eta odolki haiei ematen diet tipula hura, odol hari, tipula hura... zerri burua gero egosten dut, lehengo aldian erran nizun magro hutsa, dena, gizen hura dena fuera. Magro hutsa, egoten da aunitz magra hemen bi aldeetan, eta izaten du zerriak aunitz buruan, badu zerbait. Hura xehe-xehe egin, hura. Ura, tipula, arroz pixka bat, espezieak, kanela eta… hori.
- Baratxuria.
- Baratxuria ez. Kanela eta... piper beltza, piper beltza. Eta zenbaitzuek ematen diote porrua eta ez dakit zer. Nik ez diot deus ematen holakorik, deus ere.
- Eta baduzu truko bat, ez? Bezperako tipulen azala...
- Bueno, ura gero egosteko, gero ura egosteko. Gero odolkien hura nahasi eta gero probatu behar da. (...) Bai, ez da uzten ahal porke ez dakit espeziearen gustua, baina gatza? Gatza nola azertatu behar duzu? Gero ez daiteke gatzik eman hari, ura egiten, odol hura masa egina delarik behar duzu gatza eman. Eta, bueno, hura probatu, gero odolkitan sartu, eta gero lehenago bezala egiten dut nik. Ez dakit zuek konprenituko nauzuen, zumea. Ez dakizu zer den? Zumea da odolki zintzilik hartu eta paratzeko halako arbazta luze bat horrela, eta haiekin aro bat egin, nik egiten dut aro bat hari lehenbiziko eta gero aro hartan hau sartu hola, mutur... odolkia sartu gabe eta gero hola sartu eta gelditzen da odolkia zintzilik.
- Egosteko...
- Egosteko. Zumea (...) bueno hartan egosi, eta egosteko ur hari, burua egosten dudan ur harekin ez dut egosten odolkirik, porke hark badu... grasa handia uzten du han, eta ez dut, ez... gure etxean ez da gustatzen grasa klase hori. Orduan guk hura botatzen dugu. Guk garbi-garbi paratu eta botatzen diot hari tipula azalak eta baratxuri azalak. Han izaten ditut, poltsan bilduak. Eta haiek ateratzen, ez dakit gustua ematen edo nire mania den, ez dizut erranen, igual nire mania da, baina nik hori egiten dut. (...)
Eta gero odolkia ateratzen da... garbi-garbi, zuri-zuria eta usain on batekin. Eta baina egosi, odolkia ongi egosi, e! Gogor-gogor egin arte. Ez sartu atera egin eta segituan. Ez, ez, odolkiak gure... nire... gure etxean lukainkak bezala, xerra pikatu eta xerra aterako da, ateratzen zartaginean, frijituta. Da sikua, ez du grasik eta ez du deus ere, ez da mugitzen hura. Bueno, eta gero hura egosi eta paratzen dut zintzilik, lehenbiziko egosi eta ekarri goiti eta paratzen dut txaparen buruan. Ongi idor daitezela, eta idortzearekin zintzilik paratzen ditut despentsan. Bueno, yasta, odolkien negozioa egina da.
- Eta gero txistorrak eta solomoak eta...
- Bueno, eta gero txistorra, gero hori... lehenago egiten genituen makina batean etxean xehatu, baina orain eramaten ditugu harategira eta han elektrikoekin, bien... bost, uzten ditut eta total ez du... ez du kobratzen... ba! Ez du berrogei duro kobratzen, total ez du balio, ez du merezi hemen aritzea. Gero arratsean, handik hori, freskatua izaten da haragi hura, eta hari, haragi hari ematen diot... barreño batean delarik, bezperan prestatutako ura, baratxurien ur hura. Baina koladore batean pasatu ur hutsa, ez baratxuria. Zenbaitzuek ematen diote baratxuri hura, hala dena! baina nik ez diot hala ematen, nik ura bakarrik ematen diot. Gatza emanen diot, nola iduri zaidan hainbertzerentzat, pues hainbertze gatz. Eta ur hura, eta gero ongi masa egin, ongi gozatu hura barreñoaren barrenean. Eta yasta, utzi hor ondoko eguna arte. Goian freskatzen uzten dut, han badut, goian badut bertze despentsa handi bat, eta han uzten dut hura freskatzen. Ondoko goizean, pues... txistorrak egiten hasteko, beti probatu. Hartatik hartu pixka bat eta zartagin batean pixka bat frijitu, ez olio eta ez deus ere, hura bera, hala-hala, olio deus gabe. Ura frijitzen da, bera ederki… xehatu izaten baita haragi hura ongi, eta frijitzen da ederki hura. Hura, deus ere, olio eta deus ere eman gabe, hura. Uf! Hori. Eta klaro, orduan probatu hura eta ja orduan ea gatz aski duen edo ez duen, eskas baldin bada pues eman pixka bat, eta gero txistorrak egin. Egin, lotu eta hementxe zintzilik paratu, hortxe paratzen dut haga handi bat eta zintzilika hortxe paratu.
Sukaldean hementxe, hortxe paratzen ditut. Sukaldean, nire negozioak beti sukaldean. Bai, bai, klaro. Ez zaizkit niri idortzen bertzela! Nik hura... non, non paratu behar dut? Hor goian badut despentsa handi bat gasnak han eta... konjeladorea eta gauzak han ditut, baina han ez da surik, ez, ez, ez. Nik... ez zaizkit ongi horiek... ez dira idortzen sekulatan! Eta sukaldean denbora guztian, negua izanagatik, jateko sua... ixten dugu sukaldeko atea, baina bertzenaz egun guztia sukaldeko atea irekia, e! eta gau osoa. Eta sua. Eta lukainkak seguru bortz egun baino gehiago ez dute ematen, idortzen dira. Eta orduan ja sartu. Eta niri lukainkak bai, bai, aski ongi egoten zaizkit, aski ongi egoten zaizkit.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia