Etxalar (Nafarroa)

Gerra denboran zakuekin jantzi

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Orduan denbora haietan dendetan ez zen orain bezala paketatua etortzen gauza, dena etortzen zen zakutan: garbantzuak, ilarrak, lentejak, azukreak, denak horiek. Eta klaro, zaku haiek hustu eta han gelditzen ziren, eta haietatik erosi, eta klaro, kolorea zakuarena jeneral itsusi samarra da, eta aldatzeko pues... zuria nahi bazen lixibarekin egiten da, eta bertzela, pues, gar(bitu)... ongi garbitu eta tindatu, koloretan. Bakarrik tindatzen baduzu, gero hark garbialdi guztia tinta botatzen du, eta bakarrik garbitu behar duzu beti porke beti tinta botatzen du eta gainera kolorea galtzen du. Eta bueno, harekin konpontzen zinen, eta gero gainerako galtzerdiak-eta, horiek etxean egin, txapina erraten zaion ardi iletik. Ile hura garbitu eta... gero, pues, guhaurek egiten genuen, halako erreminta tx(ar)... makina txar bat bazen, eta haria egin harekin, eta txapinak egin eta galtzerdiak, eta txaketak ere bai, bakarrik faldak izandukatu nituen nik baina txarra da hagitz, pikatzen du, pikatzen du hagitz fuerte. Eta bueno, hala beztitu... jantziena, pues, hala konpontzen zen jeneralean baserrian.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia