Esteribar (Nafarroa)

Inguruko herrietan mintzamolde berbera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EST-012-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inguruko herrietan mintzamolde berbera darabiltela dio. Berak amarekin ikasi zuen euskaraz, eta gero Leranotzen eta Usetxin ere bai. Leranotzen euskaraz egiten zuten adinekoek. Anaia eta arreba zituen. Amarekin euskaraz hitz egiten zuenean aita haserretu egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskaraz mintzatzeko maneran bazen diferentziarik Leranoztik Ilarratza?
- Ez, yeus ez.
- Igual-igual-igual egiten zen?
- Igual-igual, bai; ta Usitxikua ere bai.
- Zuk non egin zenuen euskara gehiago, Leranotzen ala Ilarratzen?
- Ni Leanotzen.
- Leranotzen gehiago, ezta? eta Ilarratzen ere bai, gero, e?
- Bai, beño gutti, e?
- Adinekoekin eta hola, ezta?
- Ilarratzen gutti beño Leanotzen, arront uskeaz.
- Norekin ikasi zenuen, amarekin?
- Ni?
- Amarekin eta Leranotzen, ezta?
- Usetxi... Usetxi, ta gero... oyanean ibiltzi-, ibili nitzen...
- Bai, baina Usetxin baino gehiago bizi izan zinen Leranotzen. ez?
- Bai.
- Orduan Leranotzen ikasi zenuen...
- Leanotzen baziren uskaldun aunitz, zarrak, lengo zarrak denak! Hipolitoin aitek eta o, beztze oik, beitiko itxe ok ere, aitek eta gor, denak uskeaz!
- Eta amatxi edo amutxi edo, nola erraten duzue ‘abuela’?
- Eje! amitxi.
- Ez zenuen zuk amitxirik edo aitatxirik etxean?
- Ez.
- Ez, e? beti aitatamekin... eta anai-arrebarik izan duzu?
- Anai-arrebak bai, anaie ta... arreba.
- Zu baino zaharrago ala gazteago?
- Arreba, ni beño zarrao.
- E? zu baino zaharragoa, arreba?
- Bai.
- Eta anaia gazteago...
- Anaia gaztiao, gaztena da anaëa.
- Eta horien artean beti euskaraz orduan?
- Itxan? uskeaz aitu ginenian, aitzindanean amak eta ni? aite beti marmarka. “A mí me queréis engañar, hablando aquí en vasco los dos”, beti ola esaten tziren... Le sabía malo, al difunto padre; la madre tenía costumbre de hablar en vasco...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia