Ijito, saltzaile eta "kinkaileroak"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EST-007-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Inguruetara etortzen ziren ijito eta kinkila-saltzaileen inguruko kontuak.
- Auzoa: Inbuluzketa
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1981(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:41
- Erref: EST-007/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Xitoak zer dira?
- Je! gitanos... gitanos; pero no se vienen ahora...
- Ez? eta denbora batean bai?
- Ah, orduen bai! orduen etorri.
- Eta nola etortzen ziren?
- Nola etortzen tzire?
- Karroakin edo nola?
- Aja! al tzuten bezala... bai; eltzeak alanbratzera ta, etortzen tzire... paragosak konpontzera ta, klaro! yan biar tzute? ta yatekotan? matekotan ogie ta... urdei pusk et ematekotan? lan oyek iten tzuzte.
- Orduan lana egiten zuten, lana, gauzak konponduz eta horren ordez jateko zerbait ematen zieten...
Bai, klaro, klaro...
- Eta egoten ziren hemen egun batzuk?
- Eeez! ez-ez.
- Egunean etorri eta egunean joan?
- Segidoan, bai.
- Joaten ziren ongi beztiturik ala gaizki?
- Ez, ongi aski ibiltzen tzire, ongi aski ibiltzen tzire. Biña orai, orai majoao, orai... igual dabiltze... kamioneki? Oraë? geio? aunque sea paragosak konpontzen zuzte; orai ja ez!
- Paragosak?
- Paragosak eta, konpontzen zuzte, zitoak; orai?
- Paragosak dira ‘paraguas’?
- Paraguas.
- Eta zer beste konpontzen zuten?
- Eltzëak! kazolak, eta... oiek; orduen... denak loiezkoak baitzire!
- Eta familiak etortzen ziren?
- Bai.
- Familia pare bat edo? bere karroan edo...?
- Bai, emendik karreterara joaten tzire, emengo lana...
- Astoekin eta?
- Je!... orai autoakin!
- Eta lehen?
- Je! len? saski betekin o zaku eteki.
- Zaku batekin?
- Igual.
- Eta saltzailerik etortzen zen?
- Zer da ori?
- Saltzaile, saltzeko...
- Oiek saltzeko? ez-ez-ez...
- Baina beste batzuk bai...
- Bah! ez-ez-ez-ez, ezta, ezta...
- Hona ez zen inor etortzen?
- Onara ezta-ezta txardin bet ere ezta tortzen o... ori... ogi saltzera.
- Txardin?
- Bueno, nola den... ezta, emen bakotxa bera, al duen bezala...
- Erosten ditu...
- Erosteuntu? biña... eztire tortzen.
- Eta ‘txardin’, zer da?
- Sardinak!
- Ah! sardina, txardin, bai-bai-bai... Eta kinkalleroak eta?
- Ez, batre... batre, batre; ogieiki(n)... panaderoa.
- Hori bai?
- Ori bai.
- Hori ekartzen dute...
- Astian, iru aldiz? tortzen da.
- Nondik, Zubiritik?
- Zubirikoa da bai, biña... Billabatik kartzen tu; bera Billabakoa da, ta... Billabatik o Iruñatik? kartzen tu. Joaten da... Iruñereño, egunero-egunero ezta tortzen ez, astian iru aldiz o tortzen da. Miña? sukeldian bear diren gauze guziek-ta kartzen tu, ardoa ta... edari oietaik? denetaik kartzen t(t)u. Bide etortzen dire: bat, Zubiriköa, Caballeroa... errate omen tzena, ure, ta bertzia... Billabakoa.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!