Espartza-Zaraitzu (Nafarroa)

San Juanetan iturrira, begiak bustitzera

San Juanetan sua egiten zen bera umea zenean, baina gero galdu egin zen ohitura. Eguna argitu orduko iturrira joaten ziren, batez ere begiak garbitzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez dakit. Hor, e, San Juan, San Juan e, egunean edo San Juan bezperan, elkitzen zintzen e, etxerik eta egiten zen e, etxe atarietan eta sua?
- Nola? Nola erran duzu? “A ver?”
- San Juan bezperan egiten zen e, sua? Etxe atarietan?
- Bai.
- Bai, e?
- Bai. Ni, ni txiki nintzala(r)ik.
- Bai, e?
- Gero, gero ez.
- Gero ez, e? Eta egiten zelarik, edo egiten zenean, e, mutikoak eta egite, egiten zien, egiten zuten e, jauzi suaren gainian?
- Bai, bai.
- Eta zerbait erraten zuten?
- Ez nau oroitzen, ez.
- “San Juan bezpera, sarna fuera”, edo kalako zerbait?
- “No, que” oroitzen nintzana pues noiz zen? San Juan egunean iduzkia alkitu bage joaten gintzan ugaldiara.
- A!
- Zuk?
- Bai, bai. E, a(d)itu dut zenbait herritan.
- Bai. […] joaten gintzan ugaldiara, pues, nola esaten ez, “sobre todo” begiak, guzia, baina begiak garbitze(r)a.
- Aaa!
- Betak eta ere bai, baina begiak yago. San Juan goizean, iduzkia alkitu bage.
- Bai, bai, bai.
- “Sin salir el sol.”
- Bai, bai, bai.
- Hori San Juan egunean bai, or(o)itzen naiz ongi.

Egilea(k): Josune Aznarez Alkat

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia