Emakumeek hika gutxiago egiteko arrazoiak
Hizlaria(k):
Agirregabiria Agirre, Karmele
;
Garai Errasti, Axun
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-101-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Karmelek askotan entzun izan du senarrarekin hika egitea ez dela errespetuzkoa. Bestela, ez du inoiz entzun hika ez dela emakumezkoentzako moduko hizkera. Axunen kuadrillako batek ez zela errespetuzkoa esaten zuen. Emakumeek hika gutxiago egitea euskara gutxiago egitearekin lotuta egon daitekeela diote. Garai batean herriko jende inportanteak gaztelaniaz egiten zuenez, emakume askok ere gaztelaniaz egiten zuten, "dotoreagoa" zelakoan. Horrez gain, garai batean gizonek elkartzeko eta lagunartean hika aritzeko guneak zituzten (elkarteak, tabernak) eta emakumeek ez.
- Proiektua: Eskoriatzan hika
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2024(e)ko martxoaren 13a
- Iraupena: 0:02:51
- Erref: ESK-101/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararekiko sentimendua , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!