Gerra sasoian bi urtez Gironan; herrira tzulera
Hizlaria(k):
Eraña Eraña, Mari Karmen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-086-064 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasi zenean, amak eta biek alde egin zuten lehenengo Debara, handik Bilbora eta gero Gironara. Bi urte egin zituzten han. Aitak lau urte egin zituen kartzelan. Bisitatzera eraman zuten, baina berak ia ez zuen ezagutzen, hiru urte zituelako azkenengoz ikusi zuenean. Amandrearen etxearekin, ostera, ondo gogoratzen zen. Gironan egon zen denboran euskara ahaztu eta katalana ikasi zuen. Herrira itzultzean, etxeko gauza asko falta zitzaizkien. Aitak beste bati ikusi zizkion berak Ameriketatik ekarritako kataloxak, baina ezin ezer esan.
- Proiektua: Eskoriatzako ohiturak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2014(e)ko uztailaren 22a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ESK-086/064
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!