Gatzagako zortzi gazteren hilketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-056-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: ESK-056/022
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
-Esan dozu zortzi lagun garbittu zittuela Eskoriatzakuak edo.
-Gatzakuak, mutil gaztiak. Majuauak. Ondion izena batzuena akordatzen naiz. (...). Gero horrek txofer horrek ekarri zittuen mutillok horra iges eitteko asmuaz. Da hantxe euzen kamiñuan, kamiñuan berbetan. Da gure amak esaten usten, e: "Horrek ze esaten ete jabiztan hor, zetan ete jabin?" Eta orduan txoferra sartu zan barrura eta esan zotsan gure amai: "Emilia, gauza bat esan bihotsut: dudan gauz, edo aurrera fan, gorrixetara fan, edo bertan geratu. Eztakigu zer ein". Gure amak esan zotsan: "Ze eiñ dozue ba zuek, ze eingotsue ba zuei? Tira, tira!" "Da aitta ta ama negarrez geratu dia etxian, esan zotsen mutil horrrek. Eta esan zotsan: "Ze eingotsue ba". Nere amak esaten zeban: "Neri preguntau jostenen ba hori, e!". Gero geratu zien eta danak afusillau zittuen.
-Gorrixak garbittu zittuen ala bestiak?
-Nazionalak. Listia topau zeben. Horrek guardixia, ba obligau ein zittuen eta guardixia ein zeben mendixen Bitorixatik sartu eztaittezen nazionalak. Gatzan euen batzokixa, eta batzokixan euen hori listioi, eta batzokikuak be bai, batzokikuak aurrera fan zien, baiña harek ahaztuta edo laga zeben listia hantxe, eta handitxik listatik danak hartu zittuen.
-Mutil gaztiak eta danak garbittu? Eta eurak bape parte hartu barik.
-Ezebez, harek ez zien ibilli, harek egon zien hantxe guardixia eitten. Akaso euko zeben fusilla edo zeoze, baiña harek ez zeben eiñ ezebez, zegatik sartu zienian, bueno!, harek hanka etxera. Ezebez, han tropia etorri zanian.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!