Eskoriatza (Gipuzkoa)

Marindarren arteko elkartasuna

Marindarren arteko elkartasuna <p>Trenez joaten ziren herrietako jaietara: Santamasetara Arrasaten, Bazkoetan Bergarara... Bergaran Eskoriatzako Marin auzoko seme bat zegoen aguazil, baita marindar gehiago Bergaran lanean ere. Marindarrak beti izan direla "independiente" samarrak dio Eustakiok. O&ntilde;atira bizikletaz joaten zen Eustakio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-055-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Trenez joaten ziren herrietako jaietara: Santamasetara Arrasaten, Bazkoetan Bergarara... Bergaran Eskoriatzako Marin auzoko seme bat zegoen aguazil, baita marindar gehiago Bergaran lanean ere. Marindarrak beti izan direla "independiente" samarrak dio Eustakiok. Oñatira bizikletaz joaten zen Eustakio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek trenien ibiltten ziñain?
- Batzuetan bai. Geu gaztiak gitzanien Santo Tomasetan Mondrauerako eta ferixa, jaixetan, patronaletan tren espeziala egoten zan, eta orduentxe.
- Zuek hemendik orduen Santo Tomasetara fateko ohitturia bazeukatzuein.
- Bai.
- Eta Bergara aldera-eta?
- Baitta Bergarara be, baiña Bergarara nagusitxo eginddakuen, nagusitxuau.
- Eta San Prudentzioko jaittan eta geraketan ziñain-edo?
- San Prudentzion ez.
- Pazkuatan Bergarara.
- Pazkuetan Bergarara. Baten akordetan naz Bergarara fan gitzan hemendik kuadrillatxo bat. Eta txikito batzuk edanda eta ondo, eta Bergaran euen aguazil bat Maringua.
- Maringua? Hemengua.
- Bai, harek ezaguketan gindduen, geu apur bat rebelde gabitzen eta, gau guztian geure atzian ibilli zan ha, aguazilla.
- Zuek zainketan?
- Gu harrapatia gura gindduan.
- Maringua e?
- Bai.
- Eta Maringo gizona Bergarako aguazil?
- Bergaran hau aguazil, bai. Bauken ardau kolore bat bauken.
- Zela euken izena horrek?
- Ez dakit, ez naz akordetan. Banekixan baiña ez naiz akordetan.
- Eta bere baserrixa Maringua?
- Ez, hainbeste urte dira.
- Bai, baiña Marinddik Bergarara aguazil…
- Bergaran aguazil. Maringo jentie gehixau lanien baebillen Bergaran.
- Baiña orduan garai hartan hemen be nehikua lan egongo zan ba, ezta?
- Bai baiña ez dakit ba nik, marinttarrak betik izan dira independiente samarrak eta.
- A, bai? Bergarara fatia gurago Eskoriatzan geraketia baiño?
- Horreik domeketan be, berrogeta hamar urteko mutil zaharra eta hemeretzi urteko mutil gaztie danak kuadrillan ibilten ziren. Lider bat aukien eta danak haraxe. Eta, ”datorren domekan Gatzaga gaiñera fan bihar jou”, eta faten ziren Gatzaga gaiñera; eta “hurrengo domekan be hona fan bihar jou”, Bergarara faten ziren, “Bergarara fan bihar jou” eta halaxe danak Bergarara. Danak kuadrillan, e?
- Alkartuta orduen.
- Bai, bai, zaharrak eta gaztiak, danak kuadrillan.
- Eta orduen ferixetara Santomas kenduta, Santa Lutziara-eta ez ziñain faten?
- Ez, Zumarraga eta urrin egozen hareik.
- Oñati aldera eta fateko ohitturarik?
- Oñati bizikletan, domeka atsaldetan. Guk Oñatin bageuken hor erdi-pariente batzuk, Klara Arkauz eukan berak izena, gero laba bi auzen Arantzazun fraide, bata Patxi enda Inazio.
- Arantzazura faten ziñain?
- Baitta, bai.
- Bizikletan?
- Bizikletan bai, oiñez. Goittik behera bizikletan baiña.
- Lehen gaiñera erripak haundixauak izango ziran oinguak baiño, ezta?
- Bai, baiña Oñatira sarri, sarri-edo, uda partien ta domeka batian ez eta hurrenguan bai, bizikletia domeka baten anaiak eukitten aben eta bestien, domeka baten neuk.
- Eta anaiak antzerako rekorriduak itten zittuan?
- Beste kuadrilla batekue zan eta. Bai, bai, antzera.
- Leheningo motorra edo leheningo kotxia noiz euki zeben?
- “El año cincuenta y seis, edo siete”-edo.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia