Kale-baserri ugari Eskoriatzan
Bernabena etxean komuna, dutxa eta arropa garbitzeko tokia gela batean zeuden. Eskoriatzako San Juan kaleko etxe guztiak kale-baserriak ziren. Txurrena, Antxitxena, Sorautz, Patxiko Paulona, Ibarraundi, Klotilderena eta Galartzetxe izenak gogoratzen ditu. Bere denboran Eskoriatzan izan diren aldaketa batzuk azaltzen dizkigu.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 14a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: ESK-055/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Etxien amak erropak eta etxien garbiketan zittun-edo?
- Bai.
- Etxe barruan, sukaldien garbiketan zittuan?
- Ez, hola sukaldetik aparte eukan beste holako habitaziño txiki bat, fregaderu, komuna-ta.
- A, komuna eta dana zeukatzuein e?
- Bai.
- Bonbaduna?
- Bai, eta dutxie.
- Dutxia be bai?
- Dutxia, baiña dutxia bakarrik, bai.
- Zuk dutxia umetatik ezagutu dozu?
- Bai.
- Beste zenbat kale-baserri egozen zu gaztia ziñanien?
- Eskoriatzan? Hemen San Juan kalien danak, etxe danak.
- Danak, baiña ganauakin danak?
- Bai. Hemen hor frentekuan hor Txurrena esaten otsien, oin be Txurrena esaten dotsie, horrek baeukien. Han aldamenekuek be…
- Esan izenak.
- Bat Txurrena, bestia Felix Ubirena, bestie Arbena, Antxitxena, Sorautz, eta beste bat plaza onduen Patxiko Paulona.
- Zela, Patxi…?
- Patxiko Paulo. Patxiko Pauluena, bai.
- Hori etxe baten izena zan?
- Bai, honeik Patxiko Paulonak. Hor dako famelixia, Karmen Patxiko Paulona.
- Oseake ondiok horreik izen zaharrok gorde itten dira.
- Bai, danok horreik ondion.
- Beste izenik goguen dakotzu?
- Patxiko Paulona, gero Ibarraundi, oin museue dakona, han be bizitza biko etxia da, bixetan. Gero beste bat Okiñena be bai goratxuau; Galartzetxe, hemen danak kale inguruen.
- Eskoriatza asko aldatu da zure akorduan?
- Aldatuko ez zan ba, bueno!
- Lehen zer euen? Burdibide bat eta plazia eta…
- Nik neuk burdibidia asfaltauta betik ezagutu dot baiña.
- A bai, e?
- Bai, baiña plazia…
- Plazia eta danak ziren hola etxe sueltuak edo kale-etxiak baiña baserrixak.
- Hemen kale inguruen ointxe antzera kale inguruen, barriren batzuk badauz baiña. Baiña behin parrokixatik gora fan ezkero, gure etxia bakar-bakarrik eguen lehenau. Gero aldamenien beste bat auen, Plus Ultra esaten utsen, Plus Ultrakue.
- Plus Ultra?
- Bai. Eta gero goratxuauan dago beste bat, Katapazena esaten otsen.
- Katapazena?
- Bai, bera ferrobiarixua katapaza zan eta Katapazena. Gero goratxuau beste bat, Anjelena. Etxe sueltuek.
- Eta horreik etxe horreik ondiok be hor dagoz edo…?
- Bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!