Eskoriatza (Gipuzkoa)

Espoletak egiten

Espoletak egiten Zubia zen lantegiaren izena, Bernardinorena. Espoletak egiten zituzten. Gerra bukatzean itxi zuten. 30 bat lagun geratu ziren lan gabe. Tailer batean nola hasi zen, aluminioarekin, eta gero beste batean, soldadu joan arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-053-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zubia zen lantegiaren izena, Bernardinorena. Espoletak egiten zituzten. Gerra bukatzean itxi zuten. 30 bat lagun geratu ziren lan gabe. Tailer batean nola hasi zen, aluminioarekin, eta gero beste batean, soldadu joan arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zela euken fabrikiak izena?
-Zubia. Bernardino Zubia zan jefioi. Orduan bera zan. beste anaiak be egoten zien baiña haik enkargau moduan edo. Gerria akabau zanian bialdu giñuen.
-Lan barik geratu ziñen?
-Bai, bai. Esauskun Bernardinok: "Ya se ha terminado la guerra y ahora tengo que hacer otra vez cerrajería. Quiero empezar. Así que ya nos llamaría".
-Bera zerrajerua zan baiña gerra denporan espoletak eitten.
-Klaro. Han etortzen zien militarrak eta, bueno!, eta prixaka danak, puf!! Egun batetik bestera pon!, akabau zan eta bueno, handik egun bira ero bialdu giñuen, hogeta hamar bat bai. Ia lelengo preparauta zanian deittuko uskula-ta. Bai, guri asko inporta uskun. Orduan lana edozein lekutan euen. Gero bizikletan harutza ta honutza, kamiñuan kotxeik be ez ebillen da. Eskoritzako ospittal parian auen taillertxo bat de aluminio. Da uezaba atian holaxe ta gu bizikletan kristonak eitten kamiñuan da zera ta. "Ze, mutikuak, ez daukotzue lanik edo ze?" ta. "Lana? Bialdu gau Bernardinok" eta. "Lana eitteko gogue badaukotzue?" ta. "Ba!, zeoze ein bikou". "Etorri bixar goxian". Hurrengo egunian fateko. Eta handik hamar egunera edo hartu oskun zera, ofizinako harek hartu oskun zerok eta fan gintzen. Da gero, handik ez dakit, urtebeten bat-edo, Bitorixara doiezela eta gura bou fan Bitorixara. Bitorixara lana eitteko? Pentsau bez. Eta hor eskatu neuen lana eta hurrengo egunetik lana.
-Eta hor beste lan horretan ze eitten zeuen?
-Puliduten da. Zera eitten, katxarruak eitten.
-Eta hor zenbat denporan egon ziñen?
-Hor soldau fan arte. Ez, hamazortzi urtegaz edo. Gero beste urte bi hortik fan zienien, hau zela da, estaziño ondoko zeroi, TESA ez bestioi, beste tailler hori; oin be ondo dabill hori. Horraxe. Fan nintzen da "Etorri bixar goixien". Hor lana sobra euen da. Hortxe ein nittuan dagero handik soldau fan nintzan da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia