Eskoriatza (Gipuzkoa)

Errotak itxita

Errotak itxita Baserrian ez zuten goserik, beti zuten zer jan. "Servicio Nacional de Trigo"k errotak prezintatzen zituzten, hori gertatu baino 15 bat egun lehenago jakiten zutenez ahal zuten beste ogi-eta egiten zuten. Irina etxe barruan zuten gordeta. Inguruan zeuden errotan aipatzen ditu. Errotabarrin errota elektriko bat zuten baina han behintzat zerbait egin zezaketen. Lehen oso zaila zela gosea pasatzea kontatzen du, lur guztiak landuta zeuden eta, ez zegoen oraingo beste pinudi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserrian ez zuten goserik, beti zuten zer jan. "Servicio Nacional de Trigo"k errotak prezintatzen zituzten, hori gertatu baino 15 bat egun lehenago jakiten zutenez ahal zuten beste ogi-eta egiten zuten. Irina etxe barruan zuten gordeta. Inguruan zeuden errotan aipatzen ditu. Errotabarrin errota elektriko bat zuten baina han behintzat zerbait egin zezaketen. Lehen oso zaila zela gosea pasatzea kontatzen du, lur guztiak landuta zeuden eta, ez zegoen oraingo beste pinudi.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek basarrixan normalian goserik etzeben pasauko, ezta?
-Ez, ez, ez, goseik ez. Ogixa ezpaeuen artua. Oiñ txarrena izeten zan hor Servicio Nacional de Trigo jente ze horrek prezintau eitten zittuen errotak. Da jakin eitten euen hamabost bat egun lehenau zer etorkixen eta orduen zera eitten euen; eta guk geuk be haxe eitten geuen. Eta gero etxie gerra aurreko urtien barriztau geuen dana eta suelue euken hauxe letxe tarimiaz. Eta han komedoria edo zan lekuan hara jo ta pillatu eta zabal-zabal han eukitten gauen urunoi. Ez, goseik ez gauen guk pasau.
-Uruna etxe barruan gordeta?
-Bai, ezin leikien ixo errotan da, prezintau eitten utsien harrixak eta.
-Ixo etxian eitten zebeiñ?
-Ez, hor beheko (...), hor be errotie eukien, eta Bolibarren be bertan entradan lenengoko etxie errotie zan; da gero Ederlanetik bera goiazela ha be lenenegoko etxia errotia zan, da hemen errotak orduen asko ezen. Kastaiñixenen be bai, Maulandan be bai, uraz eitten dauen lana, hortaikuak.
-Horretan errotak prezintauta egon zienian, baten batek gabaz ixoten eben garirik?
-Bai, responsable errotarixa bera eitten zan; itxuria papelaz harrixoi lotzen utsien, da peleoi eziñ apurtu. Hor Errotabarri esaten jakon etxien, hor Ederlanetik beheratxuao lehenagoko etxien, ha (...) beste errota elektriko bat enda baltztxuao eitten zan haregaz ogixoi, baiña, laztxuao be bai, baiña hantxe pasau eta eitten zan, eta gosia behintzet...
-Etxerako laiñ behintzat...
-Bai, etzan behintzat goseik... Gosie pasauko euen honek ezebe etzaukenak. Hemen oin danak piñu plantau die baiña lehen hori ezpalda danoi be labrauta, garixa eta zera; sasipe guztiok labretan zien orduan, bakotxak bittarte guztian kuadro bat ezpada preparaten patatie edo gure dana hartzeko.
-Aprobetxau eitten zan.
-Bai, bai, al dauenak al dauena zera eitten euen, bai, bai.
-Baiña piñua ifiñi zanetik...
-Ez, ez, piñurik ez euen. Piñuoi hortxe bestaldien, honetxek eukien, atzekuok, atzo egon zintzenok, horretxek eukien piñui bat, beste bat, biren artien piñui sail eder bat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia