Eskoriatza (Gipuzkoa)

Arotz lanetan

Arotz lanetan Arotz lanetan ere aritutakoa da Eskoriatzan. Bergarako eskolara joaten zen bitartean aritu zen arotz.
Arotz lanetan ere aritutakoa da Eskoriatzan. Bergarako eskolara joaten zen bitartean aritu zen arotz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu bizikletan ibiltzen zan garaixan lanik eitten zen edo edo etxien eitten zen lana?
- Lehelengoko karpinterixan ibili nintzan Eskoriatzan karpinterixa baten.
- Arotz?
- Bai. Bergaran bizi dan arrebia zaharrenak, esan osten beran familixako zozer zien hanguek eta: “koño, zegaittik fan behintzet, beti be hara ta”. Karpinterixan hantxe ba zeozetan, karpintero ikasi ba ezebez, etxeko etxin zeozer egin bihar bada bai baiño bestela ezebez.
- Eta zemat urtekin hasi ziñan aroztegixan?
- Hor, orduen hamalau urte-edo ez zan bihar izaten?
- Osea eskolia eskola akabau eta aroztegixara fan ziñan lanera?
- Arotzeixan nabillela nabillen zerien, arotzeixan eta gero Bergarakoa zera.
- A, bixak eitten?
- Bai. Bixek eitten edo zeozer eitten neban.
- Eskolia eta arotzeixa.
- Goxien hor egon apur baten eta gero bizkletan fan edo ez dakitt zer eitten nauen, bai? Holako bat. Baiña bizikletarik kendu bez.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia