Eskoriatza (Gipuzkoa)

Txirrindulari profesional izandakoa

Txirrindulari profesional izandakoa <p>Bere lehenengo lasterketa Aretxabaletako ziklo-krosa izan zen, 1954an, eta irabazi egin zuen. Txirrindulari moduan aritu zen Espainiako txapelketan, Sabadellen, bigarren postua eskuratu zuen. gero Luxenburgora joan zen munduko txapelketara 1954-1955 inguruan, afizionatu moduan zegoen eta profesional egin zuten, 12. edo 13. gelditu zen. Handik etorri eta soldadu joan behar izan zen Gasteizera. Orduan dena utzi behar izan zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere lehenengo lasterketa Aretxabaletako ziklo-krosa izan zen, 1954an, eta irabazi egin zuen. Txirrindulari moduan aritu zen Espainiako txapelketan, Sabadellen, bigarren postua eskuratu zuen. gero Luxenburgora joan zen munduko txapelketara 1954-1955 inguruan, afizionatu moduan zegoen eta profesional egin zuten, 12. edo 13. gelditu zen. Handik etorri eta soldadu joan behar izan zen Gasteizera. Orduan dena utzi behar izan zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu bizikletan ibilli ziñen garaixan ogibide zuekatzun bizikletia?
- Zela?
- Ogibide, profesiño modura bizikletia?
- Bueno, selekzionau ein eustien “campeonato de España”ko Sabadellen.
- Nunguen?
- Sabadell, Barzelonan egon zan. Nik lehenengo karreria korridu nauena orduen Aretxabaletan, ziklo-krosa egoten zan ba, Arantzazun Oñatin famosuek “el año cincuenta y tres” edo noz egon zan? “campeonato del mundo” Oñatin? Ziklo-krosa, Robick-eta.
- Ni hondiño jaixo barik neuen.
- Ba nik “en el año cincuenta y cuatru”en-edo korridu nauen lehelengo karreria zeien, Aretxabaletan. Ta ikusi eistien salidan urteten eta gero metan, trofeue hartzen. Urten, hanka ein nauen eta adios! Orduen nengoen preparauta ondo, jentiek ezetu be ez dostien eitten, ta akordetan naz e Aretxabaltatik hara zera Copreci gaiñera igoten zan karreteran, zerera horra pantano aldera, ta euan zelaittik behera, Coprecittik behera bajetan zan ta ni ez eistien ezautu be eitten, Anton Barrutia-eta entzunda euko dozu?
- Entzunda bai.
- Barrutia (…), ta ni ondo preparauta neuan eta jo ta irabazi nauen karreria. Lehelengoko karreria. Aiba! Zela baiña? Fotografixe daukat berraiz hangua. Ta gero selekzionau eistien Sabadellera, “campeonato de España” korriduten. Ta in nauen bigarren, “campeonato de Españan” Sabadellen in nauen bigarren.
- Lehelengo aldiz korridu zeuenian?
- Lehelengoko karreria, bai.
- Ta orduen esan dozu…
- Gero erun eistien kanpeonato de mundura Luxenburgon korriduten zan “campeonato del mundo”.
- Ze urtetan izan zan hori?
- Ba “cincuenta y cuatro-cincuenta y cinco”. Kanpenato de mundua Luxenburgon, ta ni afizionau moduen nenguen baiña ekipue, Españakue, fan bihar euen kanpeonato de mundura eta ni ebatu eistien profesionaletara pasau eistien. Karo, “campeonato del mundo” profesionala zan ta ikusko auen lau hontatik nahiz ta ni afizionaue izen ta pasau eistien profesionaletara eta kanpeonato de mundure joan nitzen. Joan nitzen Anton Barrutia, Mitxelena, Joxe Mitxelena, Talabio difuntue hil zan Burgoskue hil zan, ta laurok fan giñen. Ta bukatu gauen Talabio aurretik ibilli zan, Mitxelenak hamahirugarren uste dot, joe ointxe (...) nau, hamabi-hamahiru, puesto bat bera aurrien edo ni atzien, holaxen sartu ginttan hamahiru-hamabi-hamahiruen gauen.
- Hori mundukuan?
- Kanpeonato de munduan, Luxenburgon. Handik etorri hori zan, handik etorri enda hori zan “diecinueve febrero del año...” febreruan… handik etorri eta soldau joan bihar nauen, Bitorixara. Orduen zozer eistien Bitorixara joateko soldau, soldadutzara, ta Bitorixa, handik etorri ta Bitorixara ta adios, gehixau karrerarik korridu bez. Soldau fan nitzenien, gero etxien kamioi bat geunken, ta faltan eitten nauela anaiakin basuan harantza ta honuntza ibiltzeko ta orduntxe itzi. Horren penie dakat, ez segidutia.
- Orduen zemat urtietan ibilli ziñan bizikletan konpetiziñuan?
- Ba gaztetan afizionau moduan hasi ta gero kanpeonato de mundura erun eistien, “campeonato de España” atara nauen Sabadellen, ta pasau eistein profesionaletara kanpeonato de mundura fateko. Karo, afizionaue nitzen baiña koño afzionau izena ikusten nauen profesionalei irabazten notsela ba erun eustien kanpeonato de mundura. Handik etorri ta kamioia zela etxon: “koño, honek falta itziok eta…”, mutikua badakitzu, kondizuten gustau-edo, ta adios, gehixo, hortxe itzi nauen karrerie, korridutia. Horren oenie beti euki dot. Kauen la letxe, oin esate ostie: “Joe Indurainek-eta sei tur atara ittuen ta”, bai nik be atara nekien segidu banau, ez dakitzu?, esaerie da.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia