Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskolan non?

Eskolan non? Eskolan Marulandara joan zen lehenengo, gero Eskoriatzan eta azkenik Bergarako eskola profesionalean, elementalean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan Marulandara joan zen lehenengo, gero Eskoriatzan eta azkenik Bergarako eskola profesionalean, elementalean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan nun ibilli ziñan zu?
- Ni lehelengo, hemen aldameneko etxia? Hemen zan eskolia guria, hau aldameneko etxie geurie da, bizi dia semia eta alabia. Ta hor auen eskolia hemengo sarein emongo otsen hemengo danekua. Lehelengo hor.
- Marulandako eskolan, orduan?
- Bai, eta hor gero zerera, Eskoriatza, gero Eskoriatzan ta gero Bergarako eskola profesionalian, elementala deiketan jatzon orduen. Elemantalien hantxe.
- Eskoriatzan nun ibili ziñan nazionaletan?
- Bai nazionaleko zerien. Nazionaleko han plazakuen ez e! gero han bahien ein zan frontoie, kanpofubola edo ifiñi euen han frontoi onduen hantxe, “Hermano Luis” frailiekin.
- Baiña zer ziran maristak-edo?
- Fraile bat euen orduen. Karo hor, Eskoriatzako badau hau komentua? Lehenau hor frailien zazen, lehenau. Ta hango fraille baten ein tson “Hermano Luis”, jatorra, hak emoten euen eskolia, Eskoitzako hor.
- Eta hori ya gerria pasau ta gero.
- Ni gerriana ez naz akordetan, hori hori neure denporan.
- Ba nik euki nittun orduen ba horra fan nitzenien ba hamalau urte edo hamabi-edo holakoren bat.
- A ta hamar urte arte hemen, Marulandan egon ziñan?
- Hemen ta hor Eskoitzan ta gero, bai gero, gero hamalau-hamabost urte elementalea.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia